INGURUMEN HEZKUNTZA: PEÑAS NEGRAS EZAGUTZEN 3. MAILAKO IKASLEEKIN
ARTIBISMO SAIOAK 4. MAILAKO DC ETA HPI IKASLEEKIN
Martxoan zehar UNRWA Euskadik dinamizatu zituen artibismo tailerrak eta honako puntuak landu zituzten:
Palestinako errefuxiatuen errealitatea Giza Eskubide eta Genero ikuspegi batetik.
Klima krisia. Nola eragiten digu mundu mailako krisiak? Hemen eta Garapen bidean dauden herrialdeetan berdin eragiten al du? Baliabide berak al ditugu aurre egiteko?
Zein lotura daude Krisi klimatikoaren eta Giza Eskubideen artean?
Palestinaren kasuan, nola eragiten du Okupazioak klimarekin zerikusia duten gaietan, baliabide naturalak eskuratzeko orduan?
Artibismo saioetan ikasitakoa artearen bidez adierazi zuten.
OSTADAR TXOKO BERRIA
ETA HONDAKINEN KUDEAKETA
UNRWA GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAREN HITZALDIA DBH4
UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Errefuxiatuok munduko errefuxiatuen ia laurdena dira, 5,4 milioi pertsonako komunitatea.
Duela ia zazpi hamarkadaz geroztik, Agentzia arduratu da palestinar errefuxiatuei hezkuntza, osasuna, laguntza humanitarioa eta gizarte-zerbitzuak bermatzeaz. Errefuxiatuok harrera-egoeran bizi dira Sirian, Libanon, Jordanian eta Palestinako lurralde okupatuan (Gazan eta Zisjordanian), egoera zail bezain bidegabe horri irtenbide bidezko eta behin betikoa noiz emango zain.
UDAL DIAGNOSTIKOAREN 2. FASEA
Institutuko eko-ordezkari guztiak
Egun horretan hobetu beharrekoak irudikatzeko ibilbidea egin zuten ikasleek eta ondoren tailerrean bildu ziren ideiei forma emateko
UDAL DIAGNOSTIKOAREN 1. FASEA
DBH3 eta 4ko eko-ordezkariak udaletxean
PADURA EKOSISTEMA EZAGUTZEKO
URDAIBAIRA BISITA DBH2
Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Biosfera erreserba izendatua dago 1984. urtetik eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien programan dago, Natura 2000 sarearen barruan, 1994tik.
Padura kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaitua eta landare-komunitate berezien euskarri izan ohi dena. Padura zingira ez bezalakoa da, lehendabizikoa landare belarkaraz eta bigarrena zuhaitzez beteta dagoelako. Bertan dagoen ura geza ala gazia izan daiteke, nahiz eta normalean bion arteko nahasketa izan, ur gazikara izenekoa. Normalean estuarioen hareazko beheez baliatzen dira.
Bizitzarako inportanteak dira oso, habitat honetan algak, plankton, flora eta fauna asko (batez ere hegaztiak) bizi direlako.
ZINEMA IKUSEZINA BENGOETXEN
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak sendatzeko eta eraldatzeko zinema bat zabaltzen du. Fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzen du, horiexek baitira gure ikastetxeko balioak.