SARRERA

STEAM Euskadi Sariak (2.edizioa)

Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 2. edizioko talde ebaluatzaileak 137 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera.

Prozesu hori amaitu ondoren, jakinarazi digute gure ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela. Zorionak!

STEAM Euskadi Sariak (3.edizioa)

Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko talde ebaluatzaileak 126 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera.

Prozesu hori amaitu ondoren, jakinarazi digute gure ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela. Zorionak!

PROIEKTUA

MARIAKA IES Zaraobe BHI ikastetxean sortu den proiektu diziplina anitzekoa da, non eskolako ikasle, irakasle eta eskolaz kanpoko hainbat partaidek parte hartuko duten. Proiektu honen oinarria MARIAKA INDARTSUAREN kondaira da eta istorio honen bidez, Amurriok eta Aiaraldeak eskaintzen duen ondare kultural eta naturala ezagutarazi eta balioetsi nahi da. Gainera, inguruko ikastetxeekin elkarlana eta lankidetza sustatu nahi duen proiektua da.

Mariaka proiektuaren pizgarria Aiaraldeko Faktoriak kaleratutako k@ntu k@ntari diska izan da. Diska honek Aiaraldeko herrien istoria eta legendak abesti bidez kontatzen ditu eta proiektu honek 2 kantu aukeratu ditu: Saraube mahaiaren istoria azaltzen duen "Txintxarrien barruan" eta "Mariaka indartsua".

Proiektuak 3 lerro nagusi izan ditu:

IPUINA

Mariaka legendan oinarritutako ipuin baten idazketa eta ondorengo ilustrazio lana. Bere helburua ipuinen publikazioa izan da, bai fisikoki eta bai digitalki ere. Ipuinak gainera, hizkuntza ezberdinetan -gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana eta arabiera- laburpenak izan ditu bai eta kontestu historikoa azaltzen duen denbora-lerroa ere. 



ERRALDOIAK

Mariakako legendan parte hartzen duten bi protagonisten (Fortun eta mairua) eraikuntza. Osagarriko ikasleek sortu dituzte erraldoiak eta horrez gain, teknologiako ikasleek bizitza eman diote mekanismo ezberdinen bidez. Gutxi balitz, matematikan proportzioen lanketa egin dute erraldoiak oinarri hartuz.


EKITALDIA

Aiaraldeak kaleratutako k@ntu k@ntari diskako “Mariaka indartsua” eta “txintxarrien barruan” abestien kontzertua eskolan eta Mariaka dorrean. Horretarako musika ikasgaian instrumentu ezberdinak jotzen ikasi (perkusioa, xilofonoak eta ahotsa) eta euren konbinazioa abesti baten bidez ikasi dute, koordinazioa eta harmoniaren garrantzia hartuz. Gainera, gaztelania mintegiak “El fuerte Mariaca” poemaren narrazio orala landu eta gorputz hezkuntzan ipuina dramatizatzen ikasi dute.

Proiektuaren bilakaera

Proiektua urtarrilean hasi genuen eta apenas 6 hilabete hauetan erronka ezberdinak betetzea lortu dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Esteka honetan daukazue proiektuaren denbora-lerroa.