DBH4
Kondairan agertzen diren bi pertsonaien erraldoiak eraiki zituen Osagarri taldeak 2020-21 ikasturtean. Baina erraldoi hauei mugimendua falta zaie benetan bizirik daudenaren itxura egiteko. Hauxe izan da ikasleen desafioa: erraldoiei bizia ematea, atzamarraren mugimendua simulatu HIDRAULIKAren bitartez.
Horretarako, taldeka atzamar artikulatuak dauzkan esku bat eraiki behar izan dute. Xiringak pistoi bezala erabilita eta PVCzko hodi malgu gardenen bitartez konektatuta, ura pistoi batetik bestera garraiatzea ahalbidetzen da. PASCALEN PRINTZIPIOren aplikazio zuzena ezarri egin da: presio bera dago hodiaren eta bi xiringen barruan. Hori dela eta, presio bera egongo da pistoien inguruan ere (P1=P2) (F1/S1=F2/S2)
JARRAITASUNAREN LEGEA ere ezagutzeko aukera egon da: fluido konprimaezin baten emaria konstante egoten da, osagaiak seriean konektatuta dituzten zirkuitu hidraulikoetan. Horrela, hodi bat estutzen bada, fluidoaren abiadura handitu egiten da, emaria konstantea izateko.
BATX1 - INDUSTRIA TEKNOLOGIA I
Kasu honetan ere, erraldoien efektuak landu dira elektronika analogikoaren bitartez, esku robotikoa eta buruaren soinu eta mugimendu ezberdinak sortuz.
BATX1 - INDUSTRIA TEKNOLOGIA I
Zaraobetik Mariakara doan ibilibideetariko bat erreferentziatzat hartuta eta Amurrioko maparen gainean irudikatuta, mBOT robotekin praktika ezberdinak lantzeko tapetea prestatu egin da.