TEKNOLOGIA

KONDAIRA DIGITALA

DBH1


Teknologia arloan, DBH 1eko ikasleei honako erronka hau proposatu zaie:

Horrela, ikasleek Plastikan landu eta marraztutako pertsonaiak, elementuak eta agertokiak Scratch programan sortu edota moldatu dituzte. Programazioaren oinarrizko kontzeptuak erabiliz, Mariaka kondaira animazioa bihurtu dute, pentsamendu konputazionala garatuz.

Ikasleek sortutako Scratch proiektuak ikusteko, esteka hauetan sakatu:

DBH1D - Mariaka kondaira - 2020/21

DBH1E - Mariaka kondaira - 2020/21

DBH1F - Mariaka kondaira - 2020/21

DBH1G - Mariaka kondaira - 2020/21

DBH1H - Mariaka kondaira - 2020/21

3D INPRIMAKETA

BATX1 - LANBIDE HEZIKETA


Fabrikazio Prozedurak gaiaren barnean, "Urtutakoa jalkitzearen bidezko modelatzea" landu da. Horretarako, lehenik eta behin ikasleek SketchUp programa erabiliz 3D diseinuak sortu dituzte, Mariaka proiektuko ikur nagusiak irudikatuz. Ondoren, CURA deituriko programan inprimaketarako parametroak zehaztu dituzte. Eta azkenik, Ultimaker 3D inpresoretan aurretik diseinatutako modeloak inprimatu dira. Azkenengo bi pausu hauek Lanbide Heziketako instalazioetan burutu dira, bertako ordenagailuak zein 3D inpresorak erabilita. Mekatronika mintegiko orientabideak eta laguntza jaso ditugu.

Ikasle baten iritzia

3D inpresorak erabiliko genituela kontatu zidatenean, harrituta geratu nintzen gauza berria eta ezberdina baitzen. Diseinua egiteko beharrezkoak ziren jakintzak eskuratzea ez zitzaidan gehiegi kostatu eta nahiko azkar prestatu genituen bozetoak. Gero, Lanbide Heziketara joan ginen eta bertan diseinua prest utzi genuen inprimatzeko (formatuak adaptatu, eskala aldatu...). Ondoren inprimazioak hasi ziren.

Orokorrean ariketa interesgarria, ezberdina eta originala egiten ikasi dugula iruditu zait. Gaur egun gainera, non teknologiek egunero aurrera egiten duten, tresna hauek erabiltzen jakitea baliogarria izango dela iruditzen zait. Zalantzarik gabe, prozesu bera errepikatuko nuke, esperientzia ikaragarria!

Fabrikazio prozesua:

SketchUp disenua

CURA Ultimaker programan parametroak zehazten

Ultimaker inpresora 3D eredua inprimatzen

Mariaka logoa inprimatuta

ERRALDOIEN EFEKTUAK

ASMAKUNTZA TAILERRA (DBH2) - BATX1 - OSAGARRI


Kondairan agertzen diren bi pertsonaien erraldoiak eraiki ditu Osagarri taldeak. Baina erraldoi hauei mugimendua eta efektu bereziak (argiak, soinuak, …) falta zaizkie benetan bizirik daudenaren itxura egiteko. Hauxe izan da Asmakuntza Tailerreko (DBH 2) eta Industria Teknologia I-eko (BATX 1) ikasleen desafioa: erraldoiei bizia ematea.

Asmakuntza Tailerrean beso eta esku artikulatuak eraiki eta egituretan instalatu dituzte.

Batx 1ean, Arduino kode irekiko plataforma elektronikoa erabiliz, proiektua interaktiboa bihurtu da:

  • Esku robotikoa

  • Begi distiratsuak (garapen fasean)

  • Soinu beldurgarriak (garapen fasean)

Tailerrean lan egiten

Neurriak hartzen

Esku robotikoaren programa (mBlock)

Mariakaren esku robotikoa

20210608_145706.mp4