Mariakan (Amurrion) dagoen landaretza-biodibertsitatea ezagutu eta bertako espezie batzuen identifikazioa burutu, ingurua hobeto ezagutzeko eta zaintzeko gogoa eta grina pizteko.
Biodibertsitatea izaki bizidunen aniztasunak osatzen du. Urteetan zehar, biodibertsitate maila jaitsiz joan da gure inguruko herrietan, hainbat arrazoi direla medio: inguruaren nekazaritza ustiaketa, hiri eta herrien hedapena, errepideen eraikuntza…
Hala ere, badaude ezagutzen ez diren hainbat altxor eta horiei balioa ematea ezinbestekoa da. Gure inguruko ekosistemak ezagutzea oinarrizkoa baita horiek zaindu eta mantendu nahi badira. Ikasleengan interesa piztu behar da, eta horretarako, bizi diren ingurua aztertuko dute eta bertako bioaniztazuna, landaretzan oinarrituz.
Zehazki, Mariakako ingurua ikertuko dute. Era horretan, ekosistemen ezagutza bultzatzeaz gain, gertuko biodibertsitatea zaintzeko grina piztu nahi da.
Ikasleekin landareen sailkapen orokorra landu da horren ostean, zuhaitza, zuhaixka eta belarren arteko ezberdintasunak zehaztu dira. Ondoren, Mariakako 8 zuhaitza eta zuhaixka espezieren azterketa egin da, horretarako, landare horien ezaugarri nagusiak txosten edo liburuxka batean jasoz.
Mariakako irteera egin eta bertan, aztertutako zuhaitzak eta zuhaixkak topatu eta horien hosto bat hartu eta gorde behar izan dute, irakasleari entregatzeko. Horretarako, inguruko “ortoargazki” batean, espezie ezberdinak adierazi ditu irakasleak eta ikasleek taldeka bilatu behar izan dituzte, klasean landutakoa erabiliz (espezieen sailkapenerako gako dikotomikoa ere izan dute lagungarri).
Biodibertsitatea.
Landareen sailkapena
Betiko ekosistemak: Amurrion, gizakia heldu baino lehen, egon zitekeen landaretza naturala.
Baso autoktonoa: haritzak, lizarrak, gorostia…
Ibaiertzak: haltza…
Sartutako espezie exotikoak eta horien erabilera: basoen ustiaketa intentsiboa, inguru eta biodibertsitatearen aldaketa sakona eragin zutenak eta biodibertsitatearen galera zuzena eta ez-zuzena.
Eukaliptoa
Pinua