BIOLOGIA GEOLOGIA

DBH4

HELBURUA:

Ekosistema guztiak oreka egoeran daude eta bakoitzean dauden elementu guztien artean harreman estua dago. Osagai fisiko, kimiko eta biologikoak, beraz, estu lotuta daude eta era isolatuan horietako bakoitza aztertu ezin den arren, DBH4.mailako ikasleek Amurrio eta inguruetako landaretza potentziala ikertu dute eta BASOETAKO LANDARETZAREN azterketa egin da batez ere.

Amurrioko inguruari dagokionez, asko dira inguruko BASO eta biodibertsitate potentziala; hau da, Amurrion egon beharko liratekeen BASO autoktonoak, gizakiak esku-hartu izan ez balu. Hala ere, gizakiak mende luzeetan zehar aldarazi ditu ekosistemak, baita gaur egun ere. Aldaketa horiek gizakien beharretara moldatzeko egin dira eta ondorioz, gaur egungo ekosistemak eta antzinakoak oso bestelakoak dira.

EGINKIZUNA:
PANEL informatiboa sortu dute, bertan Aiaraldeko LANDARETZA eta FAUNA potentziala aztertu eta gaur egun MARIAKA inguruan mantendu diren baso ekosistemekin alderatu da.

2021-2022 kurtsoan zehar, DBH4.mailako BIOLOGIA ETA GEOLOGIA irakasgaiko ikasleok Amurrioko 4 baso potentzial aztertu ditugu eta horien informazio nagusia jaso: erkameztia, artadia, haltzadia eta hariztia.

Ondoren, MARIAKAra joan eta bertako baso eta landaretza aztertu dira, landaretza potentziala zelan aldatu den ULERTZEKO. Zer ondorio atera ditugu?

- Urteetan zehar, baso ekosistemak guztiz aldatu dira:

o Egon beharreko landaretza potentziala ez da mantendu, orokorrean.

o Hoberen mantendu den basoa ibaiertzekoa da, bertan ageri dira HALTZAK, besteak beste.

- Basoak aldatu izanaren arrazoi nagusietako bat GIZAKIAREN USTIAPENA izan da:

o Nekazaritzarako lurrak eta abeltzaintzarako larreak.

o Baso ustiapenerako baso landaketak (pinua eta eukaliptoak).

DBH4.malako ikasleak Mariaka auzoan, ekosistemak aztertzen.


Mariakan hoberen mantendutako basoa, ibaiertzeetako HALTZADIA.


Mariaka Dorretxea eta inguruko larrea eta plantazioak (pinuak eta eukaliptoak).


DBH1

Helburua

Mariakan (Amurrion) dagoen landaretza-biodibertsitatea ezagutu eta bertako espezie batzuen identifikazioa burutu, ingurua hobeto ezagutzeko eta zaintzeko gogoa eta grina pizteko.


Biodibertsitatea izaki bizidunen aniztasunak osatzen du. Urteetan zehar, biodibertsitate maila jaitsiz joan da gure inguruko herrietan, hainbat arrazoi direla medio: inguruaren nekazaritza ustiaketa, hiri eta herrien hedapena, errepideen eraikuntza…

Hala ere, badaude ezagutzen ez diren hainbat altxor eta horiei balioa ematea ezinbestekoa da. Gure inguruko ekosistemak ezagutzea oinarrizkoa baita horiek zaindu eta mantendu nahi badira. Ikasleengan interesa piztu behar da, eta horretarako, bizi diren ingurua aztertuko dute eta bertako bioaniztazuna, landaretzan oinarrituz.

Zehazki, Mariakako ingurua ikertuko dute. Era horretan, ekosistemen ezagutza bultzatzeaz gain, gertuko biodibertsitatea zaintzeko grina piztu nahi da.

Eginkizuna

  • Zuhaitz eta zuhaitzen LIBURUXKA: Aiaraldeko 8 zuhaitza eta zuhaixka espezieren azterketa egin eta bakoitzaren fitxa teknikoak osatu dira.

  • Zuhaitzen IDENTIFIKAZIOA Mariakan: Mariakara irteera egin eta bertan, aztertutako zuhaitzak eta zuhaixkak topatu eta horien hosto bat hartu eta gorde behar izan dute, irakasleari entregatzeko. Horretarako, inguruko “ortoargazki” batean, espezie ezberdinak adierazi ditu irakasleak eta ikasleek taldeka bilatu behar izan dituzte, klasean landutakoa erabiliz (espezieen sailkapenerako gako dikotomikoa ere izan dute lagungarri).


Edukiak

  • Biodibertsitatea.

  • Landareen sailkapena

  • Betiko ekosistemak: Amurrion, gizakia heldu baino lehen, egon zitekeen landaretza naturala.

  • Baso autoktonoa: haritzak, lizarrak, gorostia…

  • Ibaiertzak: haltza…

  • Sartutako espezie exotikoak eta horien erabilera: basoen ustiaketa intentsiboa, inguru eta biodibertsitatearen aldaketa sakona eragin zutenak eta biodibertsitatearen galera zuzena eta ez-zuzena.

  • Eukaliptoa

  • Pinua


Fitxa teknikoaren adibidea: Haritz kanduduna (Quercus robur).

DBH1n landutako irudi botanikoak DBH4.mailako ikasleek egin dituzte eta bikain geratu dira!!

1) MARIAKA ortofoto.docx

Mariaka eta inguruetako ORTOARGAZKIA. Ikasleek aztertutakjo zuhaitzen hostoak bilatu zituzten argazkiaren laguntzaz.