GORPUTZ HEZKUNTZA
MENDI ASTEA MARIAKARA
Gorputz Hezkuntza mintegitik Mariakara joateko lau ibilbide diseinatu eta burutu ditugu:
Orue auzotik: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/mariaka-orue-auzotik-90488442
Pagatza errekatik: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/mariaka-pagatza-errekatik-90488400
Larra auzotik: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/mariaka-larra-auzotik-90488193
Altarraketa errekatik: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/mariaka-altarraketa-errekatik-90487833
Ibilbide hauek DBHko maila osoarekin burutu ditugu. Klase bakoitza ibilbide desberdin batetik joan da Mariakara eta han hamaiketako egin ondoren guztiok elkarrekin bueltatu gara. Natur jarduera honek gure inguruko natur inguruneak hobeto ezaguzeko parada eman digu. Era berean, taldekideen harremanak eta komunikazio indartzeko aukera aparta izan da, baita talde izaera sendotzeko, eta nola ez norbere ongizatea hobetu eta euskara sustatzeko.
Mendi irteera hauekin batera, GH mintegiak "Oxigenoa Euskarari 6000m ere" dokumentala eskuratu du ikasleek ikus dezaten. Bertan Oñatiko gazte talde batek Himalayara egindako bidaia kontatzen digu, eta nola Euskara eta Sherpen hizkuntza uztartu zituzten.