FISIKA-KIMIKA

DBH4

HELBURUA:

4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleen erronka Pagatza eta Mariaka ibai-erreken uren analisi kimikoa egitea eta horien berri ematea izan dira. Horretarako, Ibaialde kanpainaz baliatu dira.

IBAIALDE kanpainak ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezarri nahi du, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz. Horretarako ikasle-taldeak ibaira hurbildu behar dira, ikusten dutena arretaz ikertuz eta informazioa jaso galdetegi erraz batzuk osatuz. Bertan, ibaiari buruzko datu orokorrak jasotzen dira, baita ibaiaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, uraren kalitateari, zaborren presentziari eta gizakiak eragindako inpaktuari buruzkoak ere.

EGINKIZUNA:
PANEL informatiboa sortu dute, bertan egin duten Mariaka eta inguruneko UR KALITATEAREN AZTERKETAren emaitzak QR kode batzuen bidez adieraziz.

2021-2022 kurtsoan zehar, DBH4.mailako FISIKA eta KIMIKA irakasgaian ikasleek hainbat eduki landu dituzte Kimikan: substantzien nomenklatura, disoluzio baten kontzentrazioa, haren garrantzia, pH kontzeptua... Horiek hartu eta ibaiaren uraren kalitatean garrantzia duten parametroen inguruko informazioa bilatu dute. Lan hori taldeka egin dute, ondoren, bakoitzak aztertutako parametroen berri beste taldekoei azalduz.

Ibaien uraren kalitatean aztertutako PARAMETROAK:

  • AMONIAKOA

  • FOSFATOAK

  • NITRATOAK

  • pH

  • TENPERATURA

  • UHERTASUNA

Ondoren, MARIAKAra joan eta, bertan, Pagatza eta Mariaka ibaietan laginketa egin dute mapan adierazitako guneetan.

Lortutako EMAITZAK:

AMONIAKOA

EGOKIA

FOSFATOAK

GEHIEGI

NITRATOAK

EGOKIA

pH-a

pH = 8 EGOKIA

TENPERATURA

T = 14ºC; EGOKIA

UHERTASUNA

GARDENA