Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaian DBH 1 eko ikasleak euskara ikasgaian moldatutako istoriak irudikatu behar izan dute. Istorio hauek ahalik eta gehien zabaldu daitezan hizkuntza ezberdinak landu nahi izan ditugu, eta narrazio grafikoa horietako beste hizkuntza bat izan da.
Hasiera bateko helburua sortutako 9 istoriei irudia jartzea izan da, baina prozesua aurreratua egoanean istorio hauek liburu digital formatuan argitaratzeko aukera ikusi genuen, eta honek etxeko txikienek ere kondairak ezagutu ahal izateko aukera eman zigun.
Lehen fasean ikasleek lana antolatzeko tresnak jaso zituzten, ahalik eta txukunen egin ahal izateko.
Testua eszenetan banatu eta pertsonaien eta elementuen zerrenda.
Pertsonaiak eta elemantuak irudikatu.
Bigarren fasean eszena bakoitza DIN A4 batean marraztu behar izan zituzten, konposaketari, irudien egokitasunari, koloreei eta ulergarritasunari arreta jarriz.
MARIAKA disziplinarteko proiektuari irudi bat jartzea da, hau da LOGOTIPOA sortzea. Irudi hau hainbat gauzetarako erabiliko ahal izango da: orri ofizialetan txertatzeko, ipuinaren bildumak ikurra izateko, murala egiteko,...
3DBH-ko ikasleentzako jarduera izan da eta hautazkoa izan da.