EUSKERA

Helburua

DBH 2.mailako ikasleek Mariaka indartsuaren legenda oinarri hartuta LH1 eta LH2. mailetara egokitutako ipuin bat sortu behar izan dute. Horretarako legenda ezagutu, istorioa aldatu eta 7-9 urte bitarteko umeentzako testua idatzi dute.

Lana taldeka egin dute.

IPUINEN LABURPEN BATZUK...

Mariakako kondaira


Mariakako dorrean Fortun izeneko indartsu bat bizi zen. Fortun Amurrion oso famatua zen babak eta txakolina jaten zuelako. Egun batean, Fortunek erregea erreinuko gizon indartsuaren bila zebilela jakin zuen eta Madrilera joan egin zen. Madrilen zegoela hango mutil indartsuenaren kontra borrokatu behar zela esan zioten eta horretarako behar zuen guztia eman zioten. Hala ere, gero eta indar gutxiago zuela konturatu ziren, arrazoi Madrilen zituen elikagai ezberdinak ziren, eta horren ondorioz, bere betiko babak hartzera joan behar izan zen. Borroka armarik gabe egitea erabaki zuten , hango mutil indartsua bere burua olioz zikindu zuenez, Fortuni ezinezkoa zitzaion harrapatzea. Bat batean, fortunek ideia bat izan zuen eta poltsikoan zituen muki zapiak erabiliz aurkaria garbitu zuen, orduan, mutila lurrera botatzea lortu zuen. Sari bezala, erregeak bere etxeak dirurik ez ordaintzea eskatu zuen . Amurriora bueltatzean heroi bezala tratatu zuten eta bertan zoriontsu izan zen, hil zen arte.

Amurrioko mariaka dorrea


Mariaka Dorrean Fortun izeneko gizon indartsu bat bizi zen. Egun batean, erregeak munstro baten kontra borrokatzeko norbaiten bila zebilela, Fortunek bere burua eskaini zuen. Erregearengana heltzean bere janaria aldatu egin zioten eta horrek, indarra galtzea eragin zion. Horrela, indargabe ikusi zuenez bere burua, bere betiko elikagaiak eskatu zituen.Horrek indarra berreskuratzea eragin zion eta munstroaren kontra borrokatzera joan zen. Hiru besoko mustroa bere burua olioz zikindu bazuen ere, Fortunek abilezia handiz irabaztea lortu zuen. Ordainetan erregeak herritar guztiei ez zien inoiz gehiago zergarik eskatu.

Mariakako gizon erraldoia

Mariakako dorretxean Fortun izeneko gizon indartsu bat bizi zen. Lagunik ez zuen eta egun osoa indarra ematen zioten babak zaintzen pasatzen zuen ortuan. Egun batean, ortuan zegoela atso bat hartz batek erasotzen zuela ikusi eta hartza zauritu zuen. Ehiztari batzuk, hartza ikusi zutenean erreportaje bat egin zioten eta erreportajea erregearen belarrietara heldu zen. Madrilera heltzean, oso nekatua zegoenez, ez zen gaztelura joan eta erregeak soldaduak bidali zizkion bere bila. Orduan, han munstro baten kontra borrokatzeko eskatu zion . Fortunek erronka onartu egin zuen eta borroka prestatzen hasi zen. Hala ere, hasiera batean indarra galtzen hasi zenez, bere betiko janaria eskatu zuen; babak eta txakolina. Indarra berreskuratu zuenean, munstroaren kobazulora abiatu zen, han lau besoko munstroaren kontra borrokatu zen. Borroka hasita zela, Fortuni ideia bat bururatu zitzaion, hain zuzen, kobazuloko sarrera ixtea. Itxi ostean, herrira joan eta festa bat ospatu zuten. Urte bat pasatu zen eta orduan, kobazuloa ireki zuen, bertan munstroaren hezurrak bakarrik zeuden. Hezurrak museo batera eraman zituzten eta Fortun pozik bizi izan zen handik aurrera.

Mariaka Indartsua


Mariakako dorretxean Fortun izeneko gizon indartsu bat bizi zen. Fortun indartsuari txoritxo bat heldu zitzaion behin erregeak gizon indartsu baten bila zebilela esanez eta bere burua erregearen erronka betetzeko eskaini zuen. Horrela, Madrilera joan zen musulman batekin arma Gabe borrokatzera. Han ezin izan zituen etxeko babak eta txakolina edan eta horrek indarra galtzea eragin zion. Bere burua indargabe ikusi zuenean, etxeko baba eta txakolinari esker indarra bereganatu eta borrokatzera joan zen. Borrokan musulmandarra bere burua olioz zikindu zuen eta horregatik Fortuni ezinezkoa egiten zitzaion arrapatzea. Hala ere, bat batean, ideia bat bururatu zitzaion, hatz punta ipurditik sartu zion eta horrela borroka irabazi zuen. Honen ordainetan erregeari bere bizitza osorako txakolina eta babak izatea eskatu zion baita bere etxeko zerga guztiak bertan behera ustea.