DBH 2.mailako ikasleek Mariaka indartsuaren legenda oinarri hartuta HH5 eta LH1. mailetara egokitutako ipuin bat sortu behar izan dute. Horretarako legenda ezagutu, istorioa aldatu eta 5-7 urte bitarteko umeentzako testua idatzi dute taldeka.
2020-21 kurtsoko diagnostikoa egin ostean eta Mariakako legenda aztertzean, emakumezko pertsonaia bat sortzearen beharra azpimarratu zen. Helburu horrekin, DBH2.mailan Erdi Aroko emakumearen lanketa burutu da. Testuliburetan, emakumearen lanaren ekarpena gutxitan jasotzen da eta oso emakume gutxiren aipamena egiten da. Gabezia honi aurre egiteko asmoz, horretan zentratuko dira. Erdi Aroko emakumeen lanbideak aztertuko dira eta baita garaiko emakume esanguratsuen irudia aztertu ere.
DOGARTZI ETA MARIAKAKO KONDAIRA
Mariaka dorrean Dogartzi izeneko neskatxoa bizi zen, oso indartsua eta jatorra zena. Herrian guztiek ezagutzen zuten eraikin oso politak eta sendoak egiten zituelako. Arratsalde batean, lanean zegoenean, herriko mezulariaren bisita jaso zuen, eta gutun bat zuen berarentzat:
Kaixo,
Erregeak gizon oso indartsua behar du Musulmanen aurka borrokatzeko. Horrelako gizon bat bazara, Madrilera etorri aste honetan zehar, zuen laguntza behar dugu eta.
Erregearen idazkaria.
Dogartzi Madrilera joan zen, emakumeek gizonek bezain ondo borrokatu ahal zutela aldarrikatzera. Hiriburura heltzean, gaztelura abiatu zen
erregearekin hitz egiteko.
- Kaixo, ni Dogartzi izeneko emakume indartsua naiz eta nire burua trebe ikusten dut harresi bat eraikitzeko musulmanen kontra- hasi zen Dogartzi.
- Guk gizon bat nahi dugu. Baina sukaldean emakume bat behar dugu lan egiteko.-esan zuen erregeak.
- Ni ez naiz etorri horretarako. Nire herrian guztiek ezagutzen naute eta guztiek dakite oso trebea naizela nire lanean -kexatu zen Dogartzi.
- Sukaldean lan egin nahi baduzu, ongi etorria izango zara; bestela, joan hemendik eta berriro ikusten bazaitut, kartzelara eramango zaitut -esan zion erregeak haserretzen hasia zela.
- Utzidazu saiatzen, ez duzu ezer galduko! -saiatu zen Dogartzi.
- Bale. Harresi txiki bat egingo duzu nire aurrean zure trebetasuna erakusteko. Baina, ez bazait gustatzen, kartzelara sartuko zaitut zure bizitza osorako -esan zuen erregeak, oso seguru zegoela txarto egingo zuela.
- Bai, oraintxe egingo dut! -poztu zen Dogartzi.
Dogartzi oso pozik jarri zen erregeak aukera bat eman ziolako. Eta gogotsu materialak atera zituen harresia eraikitzeko. Oso azkar amaitu zuen eta erregeari erakustean, harrituta geratu zen.
Erregeak bere morroiei Dogartzirekin lan egiteko eskatu zien eta hurrengo egunean bertan hasi ziren. Egunak eman zituzten harresia eraikitzen, eta musulmanak heldu zirenerako, harresi ikaragarri bat eraikita zegoen Madrilen inguruan. Beraz, ezin ziren sartu eta musulmanak borrokatu gabe bueltatu ziren amorruz beteta.
Dogartziri diru asko ordaindu zioten lan horregatik, eta diru horrekin Mariaka dorrea berritu zuen. Bere lorpena ospatzeko, festa handi bat antolatu zuen, non herritar guztiak gonbidatu zituen.
Handik aurrera, emakumeak kontuan hartzen hasi ziren edozein lan egiteko, eta berdintasunarekin tratatzen hasi ziren.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila
Mariaka dorrean.
MOZORRATUTAKO MARIAKARRA
Bazen behin Amurrion dorre handi bat, Mariaka dorrea izenekoa. Mariaka dorrean Fortuna izeneko neska bizi zen. Bera tabernaria zen eta bere taberna propioa zuen, baina ez bere etxean, Amurrioko erdialdean baizik. Tabernan lan egiteaz gain, baratzean ere lan egiten zuen. Barazkiak landatzen zituen, baina bereziki babak. Fortunak esaten zuen bezala, babak jatea indartsuago egiten zuten.
Egun batean tabernan lan egiten zegoen bitartean, mutiko bat sartu zen egunkaria ekartzeko. Tabernara oraindik ez zen inor ere heldu eta Fortuna egunkaria irakurtzen hasi zen. Egunkariko albiste bat erakargarria iruditu zitzaion eta albisteak horrela zioen: “Erregea Espainiako mutil indartsuaren bila dago. Horretarako martxoaren 28an Madrilen lehiaketa bat egingo da. Irabazten duenak, sari berezia izango du”. Fortuna etxera heldu zenean, izena ematea erabaki zuen, baina arazo bat zegoen, Fortuna neska zela. Orduan mutil mozorratzea erabaki zuen. Horretarako lan izugarria egin behar izan zuen eta hainbat egun prestatzen egon eta gero, Madrilera joan zen. Madrilera txakolina eta baba poltsa eraman zuen, noski, horrela indartsuago egongo zen.
Eta borrokatzeko eguna heldu zen. Hain ondo mozorratu zen, non inor ere ez zen konturatu emakumezkoa zela. Fortuna erraztasunez finalera heldu zen eta musulman baten aurka borrokatzea egokitu zitzaion. Borrokatzeko unea heldu zenean, musulmana gorputz osoa olioz igurtzita agertu zen. Fortuna harrapatzen saiatu zen, baina ezin zuen, eskuak irristatu egiten zitzaizkiolako. Bat-batean Fortunari ideia bat bururatu zitzaion. Kamisetaren zati bat hartu zuen eta zati horrekin musulmanaren olioa kentzen hasi zen. Azkenean Fortunak irabazi zuen. Sari gisa, Fortunaren etxeak, Mariaka dorreak, ez zuen hamarrenik inoiz ordainduko.
Hurrengo egunean Amurriora itzuli zen. Bertan hainbat pertsona zeuden bere zain eta ikusi zutenean, txaloka hasi ziren eta zoriondu zuten. Hortik aurrera bertako jendeak idolotzat hartu zuen. Hala ere, urteak pasa ziren eta oraindik ez zen inor ere konturatu Fortuna emakumea zela.
IBILBIDEEN DESKRIBAPEN TESTUAK
DBH2
DBH 2.mailako ikasleek, DESKRIBAPEN TESTUAK landu dituzte eta horren barne, Mariakako ibilbideen deskribapenak idatzi. Hona hemen adibide batzuk:
IPUIN KONTALARIAK
DBH3 E
Amurrioko Zabaleko eta Mendiko eskolekin elkarlana bultzatu da, ZARAOBE BHI-ko ikasleak eskola hauetara joan baitira 2020-21 ikasturtean sortutako ipuinaren irakurketa eta antzezpena egitera.
Ekimen honen aurretik, DBH3E-ko ikasleek formakuntza espezifikoa jaso dute ipuin edo istorio kontakizunetan adituak diren pertsonen eskutik. Gainera, bere euskara irakaslearekin (tutorea) gelan bertan landu dute ipuin kontalarien teknika.
a) ASISKO URMENETA
b) ANE GEBARA
Mendiko eskolan, LH1eko ikasleekin:
Zabaleko eskolan, HH5 eta LH1eko ikasleekin: