Uztailak 24: ERRENTERIA

BIKOTE GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA

Kategoria: Txikiak.

Ordua: 18.00etan

Lekua: Xabier Olaskoaga plaza, Errenteria. (Ikusi kokapena).

Bikote kopurua: 10 bikote

IZENA EMATEA: Uztailaren 17a baino lehen izena emateko formularioa betez.

GAZTE MAILAKO LV. ERRENTERIAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Xabier Olaskoaga Plazan uztailaren 24ean 18.00etan, Ereintza Dantza Taldeak antolatua, Errenteriako udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.


OINARRIAK


1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 10 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, uztailaren 17a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistularien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

         1.- 100 € eta TROFEOAK.

         2.- 80 € eta TROFEOAK.

         3.- 75 € eta TROFEOAK.

         4. saria 70€

         Saririk izan ez duten bikote guztiek, 50 € tako diru laguntza jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA:


SARIAK: