Irailak 4: DONOSTIA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Konstituzio plaza, Donostia. 

IZENA EMATEA: abuztuaren 23ra bitartean, eguerdiko 13:30ak baino lehen, egin ahal izango da Donostia Kulturako web orriaren bitartez. www.donostiakultura.com/festak

EUSKAL JAIAK 2022

DONOSTIAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA

DONOSTIA/SAN SEBASTIAN


Donostia/San Sebastian Festakek antolaturik eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, DONOSTIAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA ospatuko da Konstituzio Plazan irailaren 4ean, arratsaldeko 18:00etan.


OINARRIAK


1.- Pertsona guztiek parte har dezakete (partaideetako bat gutxienez 16 urte beteak baldin baditu).

2.- Izen ematea, oinarriak argitaratzen diren egunetik abuztuaren 23ra bitartean, eguerdiko 13:30ak baino lehen, egin ahal izango da Donostia Kulturako web orriaren bitartez. www.donostiakultura.com/festak

3.- Aldez aurretiko zozketa egin ondoren, bikote bakoitzarentzat Fandango bat eta Arin Arin bat joko da txistuz eta trikitixa musikarekin. Puntuatuko diren beste bi froga ere pasa beharko dira: "Besoak airean" (Fandangoko 2 pauso) eta "txapela gainean" (Arin arineko 2 pauso).

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea.

5.- Ondoko sariak banatuko dira:

1. Txapela, lepo zapia, trofeoa eta 400 €

2. Trofeoa eta 325 €

3. Trofeoa eta 275 €

4. 225 €

5. 200 €

6. 175 €

7. 150 €

8. 125 €

100 € emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei.

Janzkera egokienari 100€ko saria emango zaio.


5.- Bikoteentzako dantza mota honetan Donostiak izan duen usadioari jarraituz eta Donostiako hainbat talde eta akademiaren partaidetza suspertzeko asmoz, ondoko Sari Berezi hauek ezarri dira lehenengo donostiar sarituentzat:

1- 200 € 2- 160 € 3- 125 €

Baldin eta sari hauek laugarren artikuluan ezarritako zortzi saritakoren bat jaso duenengana etorriko balira, bat jaso ahal izango du, eta beraz, ez da bateragarria izango.


6.- Epaimahaia dantza sueltoan adituak diren pertsonek osatuko dute.

7.- Epaimahaiak kontutan izango ditu ondoko hauek: pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa.

8.- Gutxienez 6 bikoteren parte hartzea ziurtatzen bada ospatuko litzateke lehiaketa.

9.- Lehiaketarako izen emateak Oinarri guztiak onartzea dakar. Beraiei buruz zalantzarik balego, Lehiaketa Antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

Donostian, 2022ko uztaila

IZENA EMATEA: