Urriak 22: SEGURA
EUSKAL HERRIKO 46. DANTZA TXAPELKETA
KATEGORIA: Nagusiak.
ORDUA: 18.00etan.
IZENA EMATEA: Irailaren 29ko 14.00ak baino lehen izena emateko formularioa betez.
2022ko urriaren 22an jokatuko da aurten Euskal Herriko 46. Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 22an.
OINARRIAK
1. Txapelketa urriaren 22an ospatuko da, Segurako Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan. Dantza-saioa Euskal Telebistak emango du.
2. Fandangoa eta Arin-Arina landu eta garatu duen edozein bikotek parte har dezake txapelketan, ezinbestekoa izanik bikotekide batek, bederen, 16 urte beteta izatea.
3. Dantza-bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bakar bat ordezkatuko du. Ez litzateke arazorik sortuko udalerri berbera ordezkatuko duen bikote bat baino gehiago agertuko balitz.
4. Hamabi bikotek baino gehiagok izena emanez gero, finala aurretik kanporaketa saio berezia burutuko litzateke; urriaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean. Hamabi bikote sailkatuko lirateke kanporaketan. Horien artean herrialde guztiak ordezkaturik ez baleude, sailkatu ez den herrialdetako aurreneko bikotea ere finalean sartuko litzateke.
5. Bikoteak zenbatgarren postuan dantzatuko duten zehazteko, ordena-zozketa burutuko da aldez aurretik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eta zozketa egunaren data bidaliko zaie dantzariei.
6. FANDANGOA txistuz ala albokaz dantzatzeko aukera izango dute bikoteek, ARIN-ARINA, aldiz, trikitiaz soilik.
7. Dantzariek euskal tradiziozko jantzia eramango dute soinean.
8. Dantza-sueltoan eta jantzietan adituak direnak osatuko dute epai-mahaia.
9. Epai-lan eta erabakiak GEDBko dantza-suelto batzordean ezarrita dauden irizpideetan oinarrituko dira eta bertako dantza solteko web-
orrian kontsulta daitezke: https://sites.google.com/view/dsueltoa2022/dokumentuak/txapelketen-araudia
10. Izen-ematea: Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrean izena eman beharko dute jarraian dagoen webguneko formularioa beteta: https://sites.google.com/view/dsueltoa2022/egutegia/urriko-txapelketak/urriak-22-segura (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza eskola edo irakaslea, dantza munduan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldiz parte hartu duten). Apuntatzeko epea 2022ko IRAILAren 29an eguerdiko ordu biak aurretik. Xehetasun gehiagorako G.E.D.B. edo Segurako Udaletxera 943801006 telefonora deitu edo kultura@segura.eus helbidera zuzendu.
11. Txapelketan parte hartze berak oinarrion guztizko onespena adierazten du. Eta hauen inguruko zalantzarik sortuz gero lehiaketaren antolatzaileei, Segurako udalari alegia, legokio auzia ebaztea.
SARI NAGUSIAK:
1. SARIA: SEGURAKO UDALAREN SARI NAGUSIA:
Aitor Ruiz De Eginoren eskultura. Sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxera eramango da, eta bertan egongo da hurrengo txapelketa ospatu arte. Udalerri bat eskulturaren behin-betiko jabe egingo da bost urteren buruan herria ordezkatu duen bikote berak hiru aldiz irabaziko balu txapelketa.
Txapela eta lepokoa
800 euro eta oroigarria
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa
2. SARIA: 600 euro eta oroigarria.
3. SARIA: 500 euro eta oroigarria.
BESTE SARIAK:
GUILLERMO AREIZAGA SARI BEREZIA (dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez): Lehendabiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatu denari.
JANTZIEN saria: 150 euro (Finalean bakarrik).
HERRIKO BIKOTE ONENARI saria: oroigarria.
LURRALDEETAKO BIKOTE ONENEI saria: lurralde bakoitzeko foru aldundiak emanda.
Lehenengo hiru postuetan sartu ez direnentzat dieta: 200 euro bikote bakoitzari.
Kanporaketan parte hartu eta Finalerako sailkatuak izan EZ diren bikoteentzat dieta: 100 euro bikote bakoitzari.
OHARRAK:
1. Dantza txapelketako nahiz jantzien sariketarako ekitaldietan parte hartzen duten bikoteek ANTOLATZAILEEN esku jartzen dituzte euren eskubideak, bai ekitaldion entzun ikusizko grabazioa egin ahal izateko eta baita grabazioen telebista emanaldi publikorako ere, emanaldi kopuruaren mugarik gabe, edozein telebista modurako (doaneko edo ordaindua, kodepetua edo gabea, programazio finko ala aukerakoduna, telebista digitala, eta abar.) eta zernahi emisio edo transmisio sistematarako (kablezko, satelitezko, uhin hertziarretakoa nahiz bideo elkar osagarrituz burututakoa). Eskubide hauen lagapena esklusibaz egiten da mundu osorako, hirugarren bati esklusibaz lagatzeko ahalmenarekin eta legeek aurreikusten duten denboraldi guztirako.
2. Finalerako sarrerak www.segura.eus webgunean salgai jarriko dira urriaren 1etik aurrera.
ATSEDENALDIAN HURRENGO GELTOKIA dantza ikuskizuna AUKERAN DANTZA KONPAINIAREN eskutik.
IZENA EMATEA:
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA
Irati Uzkudun - Ekain Uzkudun ZESTOA-AZPEITIA
Ane Jaunarena - Endika Osa LEZO
Garazi Fernandez - Diego Duran SESTAO-BARAKALDO
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA
Katerin Artola - Iker Belintxon OIARTZUN-LEZO
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA
Leire Urrestilla - Iker Urrestilla ZESTOA
Beltzez, bikoteak ordezkatzen duen udalerria.