Ekainaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko Gudarien Enparantzan Solteko Dantza Txapelketa ospatuko da. Ekitaldi hau Hernaniko Udalak antolatzen du, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.
Hauexek dira txapelketa hori arautuko duten oinarriak:
Txapelketa honetan nahi duen bikote orok parte har dezake, beti ere, bikotekide batek 16 urte baino gehiago baditu.
Parte hartu nahi dutenek, Ekainaren 10a baino lehen, izena emateko formularioa bete beharko dute.
Bikote bakoitzak 8 pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko ditu.
Euskal Herriko jantzi tradizionalak jantzita egin beharko dute dantza.
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute.
Ondorengo sariak banatuko dira:
1. Txapelak, trofeoak eta 300 €
2. Trofeoak eta 250 €
3. Trofeoak eta 220 €
4. Trofeoak eta 200 €
Saririk jasotzen ez duten bikote guztiek 140na € jasoko dituzte.
Txapelketan parte hartzeak emaitza onartzea dakar.
Antolatzaileek, bestalde, eta sor daitezkeen beharren arabera, txapeketaren egitura aldatu ahal izango dute, eta hartutako erabakia ezin izango da apelatu.
Hernaniko Udala
IZENA EMATEA:
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA
Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA
June Elorza - Eneko Sarasua AZPEITIA-AZKOITIA
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA
Katerin Artola - Iker Belintxon OIARTZUN-LEZO
Leire Urrestilla - Iker Urrestilla ZESTOA
Nahia Urkizu - Ione Aranberri AZPEITIA-ITZIAR
Endika Osa - Mikel Esnaola LEZO
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA
SAILKAPENA:
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA 74,00
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA 72,00
Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA 67,00
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA 65,00
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA 63,00
Endika Osa - Mikel Esnaola LEZO 62,00
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA 58,00
Leire Urrestilla - Iker Urrestilla ZESTOA 53,00
Katerin Artola - Iker Belintxon OIARTZUN-LEZO 52,00
Nahia Urkizu - Ione Aranberri AZPEITIA-ITZIAR 49,00