Ekainak 25: ZUMARRAGA

KATEGORIA: Nagusiak

ORDUA: 12.30etan.

NON: Zelai Aristi aretoa, Zumarraga. (Kokapena ikusi).

IZENA EMATEA: Ekainaren 19a baino lehen ondorengo izena emateko formularioa betez.

Zumardi Elkarteak antolaturik eta Zumarragako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, ZUMARRAGAKO DANTZA-SOLTE TXAPELKETA ospatuko da Zelai Arizti aretoan ekainaren 25an, eguerdiko 12.30etan.


OINARRIAK:


1.- Pertsona guztiek parte har dezakete (bikokide batek batek, 16 urte beteak baldin baditu, gutxienez).


2.- Izen ematea oinarriak argitaratzen diren egunetik ekainaren 19ra bitartean egin ahal izango da, izena emateko formularioa betez.


3.- Aldez aurretiko zozketa egin ondoren, bikote bakoitzari Fandangoa (txistuz) eta Arin Arina (trikitixaz) joko zaio. Honez gain, beste bi proba puntuagarri dantzatu beharko dira:

- “Besoak dantzan”: Proba honetan, fandangoko bi pausu dantzatuz, besoak era natural, eta funtzionalean erabiltzen saiatuko da bikotea.

- “Txapela gainean”: Bigarren proba honetan, arin-arineko bi pausu dantzatuz, ahalik eta espazio laburrenean dantzatzen ahaleginduko da bikotea.


4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea.


5.- Ondoko sariak banatuko dira:


1. Txapela, zapia, garaikurrak eta 330 €

2. Garaikurrak eta 275 €

3. 230 €

130 € emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei.

Herriko bikotea onenak 200 € jasoko ditu


6.- Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko du epaimahaia.


7.- Ondoko irizpideen arabera emango du epaimahaiak puntuazioa:


- Pausoak

- Besoak eta espazioan mugimendua

- Alderdi artistikoa

- Melodia-erritmoa.

- Akatsak


8.- Lehiaketan izen emateak oinarri hauek onartzea dakar. Zalantzarik balego hauen aplikazioan, Lehiaketaren antolakuntzari dagokio erabakia hartzea. 

IZENA EMATEA:

SAILKAPENA: