Abenduak 21: AZPEITIA

MAILA: Gazteak.

DATA: Abenduak 21

ORDUA: 18.30etan.

LEKUA: Soreasu antzokia, Azpeitia. (Ikusi kokapena)

IZENA EMATEA: Azaroaren 30a baino lehen.

Gazteen XXI Dantza Suelto Azpeitiko Txapelketa ospatuko da; Abenduaren 21ean, arratsaldeko 18.30etan, Azpeitiko Soreasu aretoan, Luix-Beltza dantza eskolak antolatua, eta Azpeitiko udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

 

OINARRIAK

 

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 16 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, Azaroaren 30a baino lehen izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitixaz dantzatuko beharko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1. Saria : 200€, garaikurra,zapia eta txapela

2. Saria : 190€, eta garaikurra.

3. Saria : 170€, eta garaikurra

4. Saria : 150€, eta garaikurra

5. Saria : 130€, eta garaikurra

Bestelako bikoteek 110 €ko bidai saria jasoko dute

SARI BEREZIAK: 12 urte arteko bikoteen artean ongien sailkatutako bikoteak sari berezia jasoko du.

 

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA: