Abuztuak 28: ELGOIBAR

KATEGORIA: Nagusiak

ORDUA: 19.00etan

LEKUA: Kalegoen plaza, Elgoibar. 

BIKOTE KOPURUA: 10 Bikote

IZENA EMATEA: Abuztuaren 20a baino lehen izena emateko formularioa betez

NAGUSIEN DANTZA SOLTE TXAPELKETA


Aurten ere Elgoibarko Dantza Solte txapelketa ospatuko da; 2022ko abuztuaren 28an izango da Elgoibarko Kalegoen plazan arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Udalak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatuta eta udal txistulari bandaren, trikitilarien eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.


OINARRIAK


1- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 10 bikotek parte har dezakete.

2- Izen ematea, abuztuaren 20a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai-mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa eta melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1- 200 €, oroigarria eta txapela eta zapia.

2- 180 € eta oroigarria.

3- 170 € eta oroigarria.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 120€ko diru laguntza jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen-emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA: