1. Txapelketa honetan parte hartzeko, gutxienez kideetako batek 16 urte beteta eduki behar ditu.
2. Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan. Bikote gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da abuztuaren 26an (ostirala, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen 2 bikote sarituak eta herriko bikoteak.
Ondoren, egun horretan bertan, bikote bakoitzak txapelketan zein hurrenkeran dantzatuko duen zozkatuko da.
3. Parte-hartzaileek euskal usadiora jantzita joan beharko dute, eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.
4. Txapelketaren egunean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera; epaimahaiak hartutako erabakiak behin betikoak izango dira.
5. Izena emateko lekua: Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzaÂ
Telefonoa: 943-289 848
Helbide elektronikoa: dsueltoa@gmail.com
Epea: abuztuaren 25eko 20:00ak baino lehen
6. Sariak:
1. saria. 200 euro, txapela eta trofeoa
2. saria. 180 euro
3. saria. 160 euro
4. saria. 140 euro
Sari berezia herriko bikote onenari
Bestalde, janzkera onenari 60 euroko saria emango zaio.
7. Gainontzeko bikote guztiek 100 euroko dieta izango dute.
IZENA EMATEA:
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA
Ane Jaunarena - Endika Osa LEZO
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA
Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA
Leire Urrestilla - Iker Urrestilla ZESTOA
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA
Olatz Azkue - Mattin Etxebeste LEZO-OIARTZUN
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA
Uxue Ostolaza - Irati Lizarralde ZARAUTZ