1. 16 urte bete ez dituzten bikoteek parte har dezakete txapelketa honetan.
2. Gehienez 12 bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketa honetan. Bikote gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da abuztuaren 30ean (asteartea, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen 2 bikote sarituak eta herriko bikoteak.
Ondoren, egun horretan bertan, bikote bakoitzak txapelketan zein hurrenkeran dantzatuko duen zozkatuko da.
3. Parte-hartzaileek euskal usadiora jantzita joan beharko dute, eta fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.
4. Txapelketaren egunean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera; epaimahaiak hartutako erabakiak behin betikoak izango dira.
5. Izena emateko lekua: Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitza
Telefonoa: 943-289 848
Helbide elektronikoa: dsueltoa@gmail.com
Epea: abuztuaren 29ko 20:00ak baino lehen
6. Sariak:
1. saria. 140 euro, txapela eta trofeoa
2. saria. 120 euro
3. saria. 100 euro
Sari berezia 12 urte arteko lehen bikoteari
Sari berezia herriko bikote onenari
Bestalde, janzkera onenari 60 euroko saria emango zaio.
7. Gainontzeko bikote guztiek 80 euroko dieta izango dute.
IZENA EMATEA:
Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN
Enara Artola - Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE
Hegoa Aizpuru - Ane Egiguren AZPEITIA
Naia Amorena - Manex Elgeta ASTIGARRA-OIARTZUN
Jone Arriaran - Izaro Arandia AZPEITIA
Elene Astiazaran - Oier Arriaran AZPEITIA
Iara Sustaeta - Ane Lazarobaster AZPEITIA
Ane Anuariz - Mikel Esnaola LEZO
Malen Arrizabalaga - Enaitz Segurola AZPEITIA
Laiene Ezama - Julen Urrestilla AZPEITIA-ZESTOA
Jare Labaka - June Izagirre AZPEITIA
Alaitz Elorza - Aner Elorza AZPEITIA