Abuztuaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, Adunan Dantza suelto txapelketa ospatuko da. Ekitaldi hau Adunako Udalak antolatzen du, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.
Hauexek dira txapelketa hori arautuko duten oinarriak:
Txapelketa honetan nahi duen bikote orok parte har dezake, beti ere, bikotekide batek 16 urte baino gehiago baditu.
Parte hartu nahi dutenek, Abuztuaren 5a baino lehen, izena emateko formularioa bete beharko dute.
Bikote bakoitzak 8 pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko ditu.
Euskal Herriko jantzi tradizionalak jantzita egin beharko dute dantza.
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute.
Ondorengo sariak banatuko dira:
1. Txapelak, trofeoak eta 200 €
2. Trofeoak eta 180 €
3. Trofeoak eta 160 €
Saririk jasotzen ez duten bikote guztiek 90na € jasoko dituzte.
Txapelketan parte hartzeak emaitza onartzea dakar.
Antolatzaileek, bestalde, eta sor daitezkeen beharren arabera, txapeketaren egitura aldatu ahal izango dute, eta hartutako erabakia ezin izango da apelatu.
IZENA EMATEA:
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA
Nahia Urkizu - Ione Aranberri AZPEITIA-ITZIAR
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA
Olatz Azkue - Mattin Etxebeste LEZO-OIARTZUN
Izaro Arandia - Jone Arriaran AZPEITIA
SAILKAPENA:
Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA 74,00
Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA 73,00
Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA 69,00
Alaia Amubieta - Amets Amubieta AZPEITIA 65,00
Nora Aizpuru - Iker Zabala AZPEITIA 62,00
Olatz Azkue - Mattin Etxebeste LEZO-OIARTZUN 60,00
Izaro Arandia - Jone Arriaran AZPEITIA 59,00
Nahia Urkizu - Ione Aranberri AZPEITIA-ITZIAR 54,00