Uztailak 16: HONDARRIBIA

KATEGORIA: Txikiak

ORDUA: 19.00etan.

LEKUA: Santiago kaleko plaza, Hondarribia

IZEN EMATEA: Uztailaren 8a baino lehen, izena emateko formulario betez.

BIKOTE GAZTEEN HONDARRIBIKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Uztailaren 16an, arratsaldeko 7.00etan, Santiago kaleko plazan (euria egingo balu, Itsas etxea auditorioan), Hondarribiko Udalak antolatua, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

 

OINARRIAK

 

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 12 bikotek parte har dezakete.

 

2.- Izen ematea, Uztailaren 8a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

 

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

 

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

 

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

 

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

 

         1.- Txapela, trofeoak eta 200 €

         2.- Trofeoak eta 180 €.

         3.- Trofeoak eta 160 €.

 

         Saririk izan ez duten bikote guztiek, 80 € tako bidai-saria jasoko dute.

 

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA:

SARIAK: