Leioako Udalak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, “Leioako Udala” XX. Jota Txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
1. Lehiaketa ekainaren 19an, igandea, 12:00etan izango da, J.R. Aketxe Plaza (Kultur Leioa).
2. Nahi duten bikote guztiek parte hartu ahal izango dute eta horretarako baldintza bakarra ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea izango da.
3. Bi maila ezarri dira: Gazteen maila 16 urte baino gutxiagoko dantzariak eta Nagusien maila, 16 urte baino gehiagoko dantzariak.
4. Gehienez 10 bikote onartuko dira maila bakoitzeko. Kopuru hori gaindituz gero, antolatzaileen esku geratuko da bikote gehiago onartzearen erabakia.
5. Ekitaldian zein ordena jarraituko den erabakitzeko, zozketa egingo da txapelketa hasi aurretik, zozketan egon ezean bikoteek hasierako postuetan parte hartuko dute.
6. Bikote bakoitzak txistuz lagundutako fandangoa eta Trikitiaz lagundutako Arin- Arina dantzatu beharko du.
7. Erritmo biotan erabili beharko dira gutxienez hiruna dantzapausu ezberdin. Nagusiek 8 dantzapausu eta gazteek 6 dantzapausu.
8. Euskal herriko musika eta dantzekin harremana duten lagunek osatuko dute epaimahaia eta puntuak emateko orduan, honako hauek hartuko dituzte kontuan: ekintza, zailtasuna, osotasuna, erritmoa, pausuak, jantziak eta bizkortasuna.
9. Epaimahaiak erabakitakoari ezin izango zaio aurka egin, eta oinarri hauek ulertzeko zalantzaren bat izanez gero, edo lehiaketan ustekaberen bat gertatuz gero, gaizki ulertze edo ustekabe horien gainean epaimahaiak erabakia hartuko du. Epaimahaiaren irizpidea izango da une oro kontuan hartuko dena.
10. Parte hartu nahi dutenek izena emateko orria bete beharko dute. Izena emateko orria posta bidez bidal daiteke, baita behean agertzen den helbidera bidaliz ere, edo posta elektronikoz bestela.
KULTUR LEIOA • infokultur@leioa.eus • José Ramón Aketxe,11 • 48940 LEIOA (Bizkaia)
11. Izena emateko epea 2022ko ekainaren 16an, osteguna, bukatuko da, 18:00etan.
12. Txapelketa egunean bikoteek NANa edo Familia Liburua aurkeztu beharko dute, originala edo fotokopia.
13. Beren beregi adierazi da parte hartzaile bakar batek ere ezin izango dituela bi sari jaso. Bi kategorietarako ondoko sari hauek ezarri dira:
NAGUSIEN MAILA GAZTEEN MAILA
1. saria: 300 euro, txapela eta lepozapia. 1. saria: 220 euro, txapela eta lepozapia.
2. saria: 230 euro eta oroigarria. 2. saria:180 euro eta oroigarria.
3. saria: 210 euro eta oroigarria. 3. saria:150 euro eta oroigarria.
14. Epaimahaiak, lehiakideen mailaren arabera, maila bakoitzean aipamen berezi bat emateko aukera izango du.
15. Irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi guztiek 110 euroko dirusaria jasoko dute eta bikote gazteek 100,00 euroko dirusaria.
16. Lehiaketan gerta daitezkeen ustekabeak direla-eta, edo lehiaketaren beharrizanak direla-eta, antolatzaileek lehiaketaren egitura aldatzeko eskubidea izango dute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek oso osorik onartzea esan nahi du.
Informazioa:
KULTUR LEIOA • Tel.: 94 607 25 70 • Fax.: 94 607 25 71 • José Ramón Aketxe,11 • 48940 LEIOA (Bizkaia) • infokultur@leioa.eus
GAZTEAK - SARIAK:
1. SARIA: JONE ARRIARAN (AZPEITIA) - IZARO ARANDIA (AZPEITIA)
2. SARIA: ANE ANUARIZ (LEZO) - MIKEL ESNAOLA (LEZO)
3. SARIA: ENAITZ SEGUROLA (AZPEITIA) - MALEN ARRIZABALAGA (AZPEITIA)
NAGUSIEN KATEGORIA - SAILKAPENA
1. MAREN GALVEZ (LEZO) - GORKA GRANADO (SOPELA) 299,50
2. KATERIN ARTOLA (OIARTZUN) - IKER BELINTXON (LEZO) 286,00
3. OLATZ AZKUE (LEZO) - MATTIN ETXEBESTE (OIARTZUN) 265,00
4. ANE JAUNARENA (LEZO) - ENDIKA OSA (LEZO) 257,00
5. NORA AIZPURU (AZPEITIA) - IKER ZABALA (AZPEITIA) 245,50
6. ELAIA ELORZA (AZPEITIA) - GERMAN ARNABURU (AZPEITIA) 235,80
7. ALAIA AMUBIETA (AZPEITIA) - AMETS AMUBIETA (AZPEITIA) 220,00
8. LEIRE URRESTILLA (ZESTOA) - IKER URRESTILLA (ZESTOA) 203,00