Bainatzeko ordua edo "toilette"a (nork bere burua apaintzea adierazten duen hitz frantsesa) "gorputzaren une” benetakoa da. Trikimailurik eta azpijokorik gabe. Ispilu gupidagabeak itzultzen digun egiaren unea da. Hala ere, gezurrezko promesekin engainatzen gaitu, sarritan, artifizioz, bitxi edergarriz eta oihal finez.
"Nork bere burua ondo ikustea" eta geure burua zaintzea, gure buruarekin egiten dugun agindu eta hitzarmena da. "Gu geu zaintzea" da, atzera-aurreretan eta errealitatea lehor eta itsusian etenaldi bat eginez. Geure buruarekin bihozbera izateko unea, ez gupidabe, gelditu eta ur tantak larru gainean lehenengo eta gero nola lurruntzen diren sentitzeko. Gorputzaren une honetan esaten digu -beti barne-elkarrizketan- gure gorputza dela, beharbada, benetan daukagun gauza bakarra dela. Batzuentzat gorputza tenplu bat izango da eta, beste batzuentzat, txabola soila: gure "arimaren etxea", haragi hilgarriz egina.