Gure burua konfinatuta ikusteak, bizi garen espazioaren hormetan gorpuzten den "muga"ren ideia dakar. Baina ateak itxita dituen espazio horretan, ihesera eta haratago begiratzera gonbidatzen gaituzten leihoak ireki egiten dira. Pessoak gogorarazten digunez: "Ikusten dudanaren tamainakoa naiz, eta ez nire altueraren tamainakoa". Leihoek goizeko lehen eguzkia eta egun onaren promesa dakarkigute; hiriko iskanbilara garamatzate, eta "flanêur" izaterik ez badaukagu, "voyeur" izango gara. Leiho orok "indiskretu" moduko zerbait baitu, begirada barrutik egin zein kanpotik egin, eta bertatik Hopperren emakumeetako bat barrundatzen dugu, argirudiz edo arrosa-koloreko barruko atorra-txaramelak aldean dituela makurtzen.
Arnasa hartzeko eta mundua ikusteko leiho bat, zoramenez edo malenkoniaz, baina, hala eta guztiz ere, leku seguruan, munduak ere ikus gaitzan uzteko, ezer gertatuko ez balitz bezala...