Alferkeria bekatupean bizi diren gizakien porrotaren ondoriotzat hartzen da, zazpi bekatu buruetariko bat da. Izan ere, kasurik okerrenean "acedia"ra, dekadentisten artean "spleen" izenez ere ezagutzen den Baudelaireren "Les fleurs du mal" obran arnasten den malenkoniara bultzatzen du.
Era berean, alferkeriak erdi esnaturik egotera garamatza eta ez garamatza loaldi osora baina bai “erdi-lo” egotera. Egoera honek ezaugarri negatiboagoak ditu ihes egitera eramaten gaituelako, ezinezkoaren edo debekuaren fantasiara makurtuz. Baina, bestalde, "Il dolce far niente" esamolde italiarrak hasierako esanahi gogor hori nolabait leundu egiten du, alferkeria "merezia" eta probetxuzkoa aldarrikatuz. Bizitza kontenplatiborako eta gure nitasun sakonera hurbiltzeko atea irekitzen digun nagikeria da. Sarritan entzungor egiten diogu, lanpetuegi gaudelako eta isiltasunari beldurra diogulako.