Duela hamar mila urte baino gehiago, norbaitek harreman hori onuragarritzat jo zuenean, animaliak etxeetan sartu ziren. Txakurra leialtasunaren sinbolo bihurtuko da eta Erdi Aroko hilobietan nobleen (edo haien emazteen) oinetan irudikatuko da. Barrokoaren Europan, aldiz, etxean animalia edukitzeak sorginkeria salaketa ekar zezakeen, are gehiago emakume bakarti eta pobreen kasuan, gaiztakeriak egiteko gizaki-itxura beharrean katu-itxura hartzen zutela uste zutelako.
Identifikazio hori XIX. mendera arte iritsiko da, gizonezkoek kezkatuta ikusten baitute etxeko emakumeen eta felinoen arteko harreman estua. Katu profilaktikoak saguen kontra eta bizikide nahasi eta apetatsuak, etxean aspertzen diren umeekin hain fidel eta lasai jokatzen duten txakur leialen parean. Eta batzuen eta besteen artean, kaiolan bizi diren hegaztiak eta koloretako arrainak, egunerokotasunean lagun egiteko beste modu -ezaxolago- batekin.