Rousseauk, berak jaso zuen hezkuntzari buruz teorizatu aurretik, artelanetan subjektu "eragile" gisa, XVII. mendeko eskola holandarraren obretan agertu ziren haurrak lehenengoz. Neska-mutikoak jolasean ari dira eta emakumeen testuingura partekatzen dute, merkataritzari eta itsasoz bestaldeko lurretako harremanei lotutako herrialde batean. Kontrajarrita, etxerik gabeko “barrabana” ageri da, kaleko haurra.
Artista garaikideak etxean irudikatzen duen haurtzaroa klase burgeseko seme-alabak dira gehienbat, eta horrela ematen dute denbora ikasten, jolasten eta denbora emanez aspertzen. Batzuek bihurrikeriak egiten dituzte, zaila baita haurrak etxean entretenitzea. Etxeko lanetan "lagundu" egiten dute, anai-arreben arteko mahai-jokoetan jolastu, eta aitaren arreta ere jaso egiten dute tarteka -aita, etxeko eremuan eta haurren artean, nekez agertuko da hala ere-, amaren musu eta laztanetatik harago. Azken finean, haurrak garenean, gure "etxea" ez da mugatzen gaituzten lau hormak, baizik eta gaitz guztietatik libratzen gaituzten amaren besoak.