XVIII. mendean, Parisko hôtel edo jauregitxoetan bizitzeko modu berria eratu zen, "bizitzaren gozotasuna"rekin lotutako sentimendu eta pribatutasunaren zentzu berri batekin. Egoitza berri horietan, "parade" eta gizarte-harremanetarako espazioez gain, "commodité" espazioak agertu ziren, berezi-bereziki emakumentzat sortutako "boudoir"ak esaterako. Ez dago begiluzerik inguruan, bakarka edo konpainian intimitatea izateko espazioa da. Nork bere burua uzteko unea, dela diban sofistikatu batean, dela besaulki higatu batean, etxean beste inor ez dagoenean. Edo ohean, azalean itzal txinatarrak marrazten dizkigun lanparatxo baten argi ahulpean. Pentsamendu edo laztan eta esplorazio autokonplazienteaz, malenkoniaz eta segurtasunik ezari uko eginez eta zabarki. Gozatuz azaleko handiko zeta haren kontaktuaz. Ohea egin barik eta izarak zimurtuta. Bakartasunean eta kontu barik, baina gogamenak barru-barrukoen eta debekatutakoen gotorlekurik bortxaezinera ematen gaituela.