Etxea zainketen -fisikoen eta espiritualen- esparru nagusia da, egoera larrietatik kanpo. "Etxean bezala, inon ez" esan ohi dute etxea munduaren ziurgabetasunaren eta etsaitasunaren aurkako babesleku eta ukendu gisa ikusten dutenek. Baina nork egin ditu etxeko eta familiako zaintza horiek? Arautu gabeko zaintzaren edo zainketa informalaren pisua emakumezkoak hartu izan du bere gainean historian zehar. Eta gaur egun ere, beste batzuk zaintzen lan egiten duten emakumeak badaezpadako egoeran bizi dira, are gehiago zaintzailea soldatapeko langilea ez denean, familia-gunearen parte delako eta "maitasunagatik" egin behar duela uste delako...
Atal honetan proposatzen ditugun irudiak haurren, zaharren eta gaixoen zaintzak dira, gerta daitezkeen aldaera guztietan: anai-arreba bat edo ama gaixo bat zaintzea, biloba bati zorriak kentzea edo hiesdun gaixo bat zaintzea. Zaintzak eta bizitza epizentro bezala.