Gula bekatu buruetako bat da, baina mahai baten inguruan biltzea elkartasun-elementu indartsuenetako bat da edozein gizartetan. Janaria, gorputzaren premia barik, arimaren premia den jendetasuna dakar. Sofistikatuak ez diren izpirituen jateko eskasa izan, edo XVII. mendeko Herbereetako Clara Peetersek margotzen duen mahai oparo eta ia "neurrigabeak" izan, jatea ekintza fisiologiko bezain sozial eta moral bihurtzen da (kasu honetan, zein izango litzateke bekatua? Josefa de Obidosen komentu-goxoen tentazioari aurre egitea edo tentazio horretan erortzea?).
Famili okasio handietako mahaia da mahaietan mahaiena. Bertan harremanak sendotu edo gatazkak sortzen dira. Eta janariarekiko harremana bizitza bezalakoa denez, iristen ez diren gonbidatuentzako prest dauden mahaiak ere badira. Eta gaua imajinatu bezalakoa izango ez dela jabetzean denaren afariak badaude baita, hoztu egiten direnak.