All the information about this project: "QuedAR'T a casa"
There are some other language versions coming soon. Sorry for the inconviniences.
Sarrera
BARNE-PAISAIA EDO "ETXEAN EGOTEKO" MODUAZ
1916an, John William Waterhousek literatura unibertsaleko lan nagusietako baten margo oroigarri hau egin zuen: Il Decamerone, Giovanni Boccacciorena. Lan hau Izurri Beltzaren ondoren idatzi zen, Europa erdia suntsitu zuen eta garai berri baten hasiera markatu zuen izurritearen ostean. Boccaccioren obrak hamar egunez hamar gaztek azaldutako ehun bat istorio hartzen ditu. Gazte hauek izurritearen hondamenditik ihesean Florentzia kanpoaldera erretiratzen dira eta, horrela, beraien itxialdia jasangarriagoa egiten dute.
Proposamen bisual xume bat eskaini nahi dugu hemen, irudi-galeria baten bidez, artearen historiak "etxean egotea" nola irudikatu duen azaltzeko. 500 irudi baino gehiago dira eta, salbuespen gutxirekin, aro moderno eta garaikideari dagozkionak, eta izaera figuratiboa dutenak, gehienak. Aspaldion bizi dugun egunerokotasunarekin lotura duen baliabide "enpatiko" bisuala bilatu nahi dugu bakar-bakarrik.
Galeria hainbat ataletan banatzen da, eta "etxean" egotearen hainbat alderdi erakutsi nahi ditu: haurren presentziatik hasi eta, espazio partekatuak, aisialdia, intimitatea (bakarka edo lagun artekoa), eta ezer ere egin barik egotean ohi ditugun irakurtaldietan amaitu. Etxea zaintza-gune gisa edo leihotik kanpoaldea ikusteko babesleku gisa, baina baita etxea gatazka-gune gisa ere, eta, batzuetan, abusuaren espazio gisa, “bizitokia izatea” ez delako beti etxea izatea.
Ikusiko dugu nola eragin dieten genero-estereotipoek hainbat errepresentazio artistikori, edo arteak ere nola lagundu dion eraikuntza sozial eta sinboliko horri eusten historiaren aldi luze batean. Honekin batera, non bilatu behar izan dugun, arretaz, gizonen presentzia emakumeei eta haurrei gehien lotutako espazioetan sartzeko. Hori guztia, gutxienez emakume artisten lanei dagozkien irudien heren bat aukeratuz. Emakumezko hauek “etxe barruan” gertatzen denari buruz duten ikuspegia aurkezten digute. Goitik eta beherako parekotasuna ezin izan da lortu, baina une oro egon da genero-ikuspuntua, sexu- eta gorputz-aniztasuna zabaltasunik handienarekin agertzeko xedea, hau bete ahal izan den neurrian behintzat.
Espero dugu, beraz, zuen "logelaren txokotik", hemen eskaintzen dugun "barneko paisaia" honetan zehar paseo birtual atsegina egin dezazuen.
"Istorio bat Decameron" of John William Waterhouse, 1916
Artelanak José Manuel Ballester