Tomas Akinikoa, Summa contra gentiles obraren egilea. Irudiaren iturria.
Tomas Akinokoak Pange Lingua himno eukaristikoa idatzi zuen, Corpus Christi kristau jairako, mezatan kantatzeko. Himnoan, kristau doktrinarako funtsezkoak diren gauza asko aipatzen ditu Tomasek: pizkundearen misterioa, Mariaren birjintasuna (bekatuaren orbanik gabekoa), Jainkozko grazia, Azken Afaria... Eta Agustinen testuan tratatzen den zenbait gai ere agertzen da: esaterako, benetako elikagaia ('benetako ogia') Hura Bera (Kristo) dela. Horrez gain, ezagutzeko orduan fedeak zenbateko garrantzia duen ere aipatzen du Akinokoak, bere ikuspuntua argi eta garbi utziz:
Ad firmandum cor sincerum
Sola fides súfficit.
(Nahikoa da fedea bera bakarrik
bihotza egian sendotzeko.)
Bilboko “Mocedades” musika taldeak himno horren bertsio bat grabatu eta kantatu zuen, 1969an. Garai hartan, frankismoaren zentsura indarrean zegoela, Madrilgo apezpikuak debekatu egin zuen kanta Radio Nacionalen ematea, trataera errespetu gabekoa eta erritmoa desegokia zirelakoan. Hala ere, gaur egun, kristau web-orrietan ere topa daiteke Mocedadesen bertsioa, esate baterako hemen.
Hona hemen, bada, Mocedadesek kantaturiko bertsioko hitzak:(Liturgia-testua. Musika: Juan Carlos Calderón)Pange lingua gloriosi corporis mysterium sanguinisque pretiosi quem in mundi pretium fructus ventris generosi rex effudit gentium. Nobis datus nobis natus ex intacta virgine et en mundi conversatus sparso verbi semine sui moras incolatus miro clausit ordine. In supremae nocte coenaz recumbeus cum fratibus
observata lege plene cibis in legalibus
cibum turbae duodenaz se dat suis manibus.
Genitori genitoque laus et jubilatio
salus honor virtus quoque sit et benedictio.
Pange lingua gloriosi corporis mysterium.