2. autorea:
ERDI AROKO FILOSOFIA
Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa
1. Agustin Hiponakoa
1.1. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.
1.2. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi.
1.3. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea.
1.4. Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak.
1.5. Askatasuna eta gaitzaren arazoa.
1.6. Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria.
1.7. Platonen filosofiaren eragina Agustinengan (erlazionatzeko galdera, Agustinen testua landu duten ikasleentzat).
2. Tomas Akinokoa
2.1. Fedea eta arrazoimena.
2.2. Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak.
AZTERKETA EREDUA (AGUSTIN)
TESTUA
Ama, filosofiaren gazteluaz beraz jabetu zara. Hitzak besterik ez zaizkizu falta izan Hortensius izeneko liburuan, filosofiaren alde eta gorespenerako liburu hartan, Tullius-ek bezala aditzera emateko: hara nola guztiek, ez filosofoek hain zuzen, baina bai eztabaidarako prest daudenek, nahi bezala bizi direnak zoriontsu direla diote. Oker handia! Komeni ez dena nahi izatea zoritxar ezin handiagoa baita. Nahi dena ez lortzea ez da komeni ez dena lortzea bezain txarra. Gaitz handiago dakartza borondatearen txarkeriak, zorteak ondasun baino.
Agustin Hiponakoa, Bizitza Zoriontsuaz.
GALDERAK:
1. MULTZOA: TESTUAREN ULERMENA
2. MULTZOA: EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA
Oharra. Azterketaren 2.1 eta 2.2 galderak programan azaltzen den lehenengo egilearen epigrafeen araberakoak izango dira. 2.3 galderan, bigarren autorea ere aintzat hartuko da (adibidez: "Arrazoimena eta fedea Agustinengan eta Tomasengan", "Aldera itzazu Agustinen eta Tomasen ikuspuntuak Jainkoaren existentziaren frogei dagokienez", Azaldu zer ikuspuntu dituzten/zer planteatzen duten Agustinek eta Tomasek Jainkoaren existentziaren frogez" ) edo beste egile batekin erlazionatzekoa izango da (adibidez: "Platonen filosofiaren eragina Agustinengan").