Kritika kristautasunari eta "Jainkoaren heriotza"

  • Erlijio oro ahulen ezaugarri berezkoa da, beldurrak eta larritasunak sorturikoa.
  • Erlijioak piztu eta bizkortu egiten du ahulen morala.
  • Gizakiak, erlijioetan, ardiak artaldean besterik ez dira (kristautasunak askotan erabiltzen du artaldearen metafora: "Jauna dut artzain: ez zait ezer falta" esaten du, adibidez, 23. Salmoak).

Irudiaren jatorria

  • Bekatu kontzeptuaren bitartez, instintuak itoarazi egiten ditu erlijioak.

Antzinako Grezian, jaiak ospatzen ziren Dionisio jainkoaren ohoretan. Irudiaren iturria.

Woodstock jaialdia, 1969.ean. Historiako jaialdi ospetsuenetakoa,

geroago etorriko direnen aitzindaria. Irudiaren iturria.

  • Erlijioak haraindi kontzeptua erabili du mundu hau zikintzeko.
  • Erlijioak hau esaten digu: gizakia Jainkoaren sorkuntza dela. Nietzschek aldrebes ikusiko du kontua: Jainkoa bera da gizakien asmakizuna, gizakiaren beldurrak eta koldarkeriak sortu dute Jainkoa.

Creazione di Adamo (Admen sorkuntza), Michelangelo Buonarroti, 1510-1511. Sixtina Kapera, Vaticano.

  • Jainkoa asmatzean, gizakiak babestuta sentitu ziren, aita bat zeukatelakoan, euren gainean egoteko, euren buruak zaintzeko.
    • Honako kontakizun honekin adierazten du Nietzschek Jainkoaren auzia:
      • Momentu jakin batean, gizakiak gidatuta egoteaz nekatu egin ziren, eta hil egin zuten “aita”. Baina aita/Jainkoa hil egite hori gehiegizkoa iruditu zitzaien gero, eta damutu egin ziren egindakoaz, babesgabe sentitzen zirelako (“Zer egin dugu? Nork gidatu eta babestuko gaitu orain?”). Orduan, egin zutena onartzen ausartzen ez zirenez, aitaren/Jainkoaren ordezko batzuk bilatu zituzten: Arrazoia, Zientzia, Aberria... Baina horiek ordezkoak besterik ez dira. Aita gabe bizitzea posible dela esango du Nietzschek, negarrik egin gabe, kexaka ibili gabe. Negarrari eman beharrean, zergatik ez dugu “Jainkoaren heriotza” oinarri hartzen babes eta aterpe barik bizitzen hasteko? Jainkoaren heriotza poz handiz hartu behar da, Nietzscheren iritziz.

Richard Dawkins, berak bultzaturiko "The Atheist Bus Campaign". Irudiaren iturria

Lotura gehiago ateismoaz:

"Sinesgabeen gurutzada", Berria

"Santuekin gisatua egiten", Ateismo Berriaren Lau Zaldizkoei buruzko artikulua, Berria