3. AURKIBIDEA ETA AZTERKETA EREDUA

3. autorea:

FILOSOFIA MODERNOA

Kant eta Descartes

1. Berpizkundea eta Zientzia Iraultza. Ezaugarri orokorrak: gizartearen eraldaketa, antropozentrismoa eta Zientzia Iraultza.

2. (Descartes eta) Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak.

3. Enpirismoa Lockerengandik Humerenganaino. Enpirismoaren ezaugarri nagusiak.

4. Kanten Idealismo Transzendentala.

4.1. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.

4.2. Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak.

4.3. Kant eta Ilustrazioa: sapere aude!

4.4. Kant eta Ilustrazioa: arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua.

4.5. Kant eta Ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra gramaticos.

4.6. Arrazionalismoa eta enpirismoa Kantengan.

4.7. Kanten kritizismoa. Zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Zer itxaron dezaket? (Planteamendu orokorra).

AZTERKETA EREDUA

Iturria. EHU Unibertsitatera sartzeko probak. 2012ko ekaina.

TESTUA

Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Norberaren erruzkoa, adingabetasunaren zergatia adimenik ezean ez datzanean, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraiarik ezean baizik. Sapere aude! Ausart zaitez zure adimenaz baliatzen! Horra hor ilustrazioaren esana.

Kant: ‘Zer da Ilustrazioa?’ galderari erantzuna

GALDERAK:

1. MULTZOA: TESTUAREN ULERMENA

1.1 Laburtu pasartea haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (Puntu 1)

1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (Puntu 1; 50-75 hitz termino bakoitzeko)

1.3 Kanten iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere arrazoimenaz baliatu behar du. Ikasi dituzun filosofo guztiek ez dute tesi hori onartzen. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Kanten tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu; 200-300 hitz)

2. MULTZOA: EDUKIAK ETA TESTUINGURAKETA

2.1 Azal ezazu zer diren arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua Kanten filosofian. (1.5 puntu; gehienez, 150 hitz)

2.2. Deskriba ezazu, laburki, zer eragin izan zuten arrazionalismoak eta enpirismoak Kanten filosofia kritikoan. (1,5 puntu; gehienez, 150 hitz)

2.3 Ilustrazioaren ezaugarri orokorrak. (2 puntu; gehienez, 250 hitz)

(Oharra. Azterketaren 2.3 galdera honako gai hauetaz izan daiteke: "Arrazionalismoren ezaugarri orokorrez", "Enpirismoaren ezaugarri orokorrez", "Ilustrazioaren ezaugarri orokorrez").