4. autorea:
XIX. MENDEKO FILOSOFIA
Marx eta Nietzsche
1. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin.
2. Erlijio-alienazioa Marxen filosofian.
3. Nietzsche eta arrazoimenaren krisia:
3.1 Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.
3.2 Kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa.
3.3 Apolineoa eta dionisiakoa.
3.4 Nihilismoa eta balioen transmutazioa.
3.5 Kritika kristautasunari, Jainkoaren heriotza eta Supergizakia.
3.6 Botere-nahimena eta betiereko itzulera.
Oharrak:
Programa ofizialean, irakasgai honetan eta hurrengoan, errepikatu egiten dira bi epigrafe: "Hurbilketa orokorra XX. mendeko filosofiei" epigrafea, batetik, eta "XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin" bestetik. Guk, honako hau egingo dugu: bata, lehenengoa, irakasgai honetan ikusi; eta bestea, hurrengoan.
Azterketaren 2.3 galdera honako gai hauetako batez izan daiteke: "XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin", "XX. mendeko filosofien ezaugarri nagusiez" edo "Marxek eta Nietzschek erlijioari eta ezarritako baloreei egindako kritikaz".
AZTERKETA EREDUA (NIETZSCHE)
Iturria: EHU. Unibertsitatera sartzeko probak. 2013ko ekaina.
TESTUA:
Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da. Hark biltzen du, beldurgarrizko batasun batean, kaltegarria den oro, pozoitsua den oro, bizitzaren kontra dagoen oro. Haraindiko munduaren asmakizuna existitzen den mundu bakarraren mesprezurako da, geure mundu honi helburu, arrazoi eta xede oro ebasteko. Arima hilezinaren kontzeptuak gorputza erdeinatzen du, bizitzan aintzat hartzea merezi duen guztia ezabatzeko.
Nietzsche: Zergatik naizen patu bat
GALDERAK:
1. MULTZOA: TESTUAREN ULERMENA
1.1 Laburtu pasartea haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz (puntu 1).
1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak (puntu 1; 50-75 hitz, termino bakoitzeko).
1.3 “Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da” tesia kontuan hartuta, gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu tesiaren inguruko hausnarketa pertsonala (3 puntu; 200-300 hitz).
2. MULTZOA: EDUKIAK ETA TESTUINGURAKETA
2.1 Deskriba itzazu, laburki, Nietzscheren apolineo eta dionisiako nozioak. (1.5 puntu; gehienez, 150 hitz).
2.2 Azaldu, laburki, Nietzschek Mendebaldeko zibilizazioari egiten dion kritika. (1.5 puntu; gehienez, 150 hitz).
2.3 Deskriba ezazu Marxen alienazio erlijiosoa. (2 puntu; gehienez, 250 hitz).