Eta ahozko azalpena ebaluatzeko? Zer hartuko dugu kontuan?
Ahozkoaren ebaluazioari dagokionez, bi maila bereizten ditugu:
1. Irakasleek balia dezaketena.
2. Ikasleek balia dezaketena (beste kide batzuen ebaluazioa egiteko, talde ebaluazioan aritzeko...).
Lehenengo puntuari dagokionez, azpian dagoen txantiloia erabil daiteke ahozkoa ebaluatzeko. Ebaluazio Diagnostikoan proposatzen den txantiloia da. Bertan, ahozko jarduna ebaluatzeko ezaugarri asko hartzen dira kontuan. Hala ere, irakasleak bere ikastaldearen arabera, gelan landutakoaren arabera.... molda dezake.
Aztertu banaka eta gero, talde handian balioetsi.
Jarduera hau egitea proposatzen dizuegu: Nola moldatu daiteke txantiloi hori eskolako etapak kontuan hartuta eta ikasleen ebaluazio-koebaluazio orri bihurtu?
Prozedura:
ETAPA…………………………….. MAILA……………………. TESTU-GENEROA………………..
Material osagarria
Hemen duzue atal honen garapen orokorra deskargatzeko: AHOZKO JARDUN FORMALA