Intonazioaz
Jendaurreko saio batean edo ozenki irakurtzen dugunean komunikatzen duguna, neurri handi batean, intonazioaren bitartez transmititzen dugu. Intonazioa funtsezkoa da diskurtsoa modalizatzeko, testuaren egitura eta esaldien sintaxia argitzeko, entzulearengana iristeko.
Zer intonazio ematen diogu esaten edo irakurtzen dugunari? Non dago galdegaia, non mintzagaia? Nola aldatzen da esanahia non zer ahoskatzen dugun kontuan hartuta? Ikus dezagun…
Jarduera sinple, eta, agian, dibertigarri hau egingo duzue. Ikasleekin ere erabiltzeko modukoa izan liteke:
Hiruko taldean elkartu eta zuetako batek perpaus bat aukeratuko du, adierazpen perpausa, galde perpausa edo harridura perpausa, berdin dio. Hautatutako perpausari Intonazio egokia emango dio eta hurrengo kideak esaldi bera aldatu eta beste intonazio batekin ahoskatuko du, hau da, adierazpen perpausa aukeratu badu lehendabizikoak, galde perpausa edo harridura perpaus bihurtuko du bigarrenak. Hirugarrenak, azkenik, beste intonazio bat emango dio, errepikatu gabe.
Ohartu zaitezte intonazioak duen garrantziaz.
Ongi egingo duzu-------------Ongi egingo duzu!!! ---------------Ongi egingo duzu?
Honako jarduera honekin ere praktika dezakezue.
http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/esatari_trebeak2DBH.pdf
Horrez gain, mintzagai-galdegai ariketak egin ditzakezue. Hemen dituzue ariketa batzuk, baina denak zertan eginik ez dago. Soil-soilik erakutsi nahi dugu zer garrantzia duen intonazioan galdegaia ondo bereizteak eta etenak non egin behar diren jakiteak.
Beste jarduera hau ere egin dezakezue: perpaus bat aukeratu eta jolastu harekin. Hitz bat tokiz aldatu eta eta indar berezia emanez, zein galdera dagokion elkarri galdetu. Hitzak tokiz aldatuta, eta etenaldiak ondo eginik, zeharo aldatu daiteke perpausaren esanahia.
Intonazioan, oro har, ondokoek eragiten dute
Material osagarria