Lehendabizi… pentsatu
Erabat garrantzitsua da ikasleak egitekora bultzatzea, motibatzea, alegia. Nola lortuko dugu? Helburua zehazten eta estrategiak baliatzen…Hitz egitea eta idaztea komunikazio-prozesuak dira, eta prozesu guztiek bezala, faseak dituzgte. Ikasleak trebatu behar ditugu fase horiek atalez atal betetzen, harik eta modu automatikoan egiteko gauza izan arte.
Irakasleok bideratu behar dugu prozesua. Beraz, ezer egiten hasi aurretik...
PROZESUAREN FASEAK
MOTIBAZIOA
Ezaugarriak:
Zertarako? Ikasleek egin behar duten atazari zentzua emateko.
Nola? Ikasleen interesekin lotuz, beraien egunerokotasunarekin, testuinguruarekin; beraien nahiak, beharrak... kontuan izanik.
Estrategiak eta jarduerak
Eta horrekin batera, ezer idazten hasi aurretik, funtsezkoa da eurekin batera komunikazio-egoera aztertzea.
KOMUNIKAZIO EGOERA AZTERTU
Komunikazio-egoera definitu:
Zertarako deskribatu, galdetu, azalpena eman,…?
Norentzat? Nork entzungo du, ikusiko du?
Zer-nolako erregistroa erabili?
Testu-generoa aukeratu
Estrategiak eta jarduerak