Ahozko saioak idatziz prestatzen ditugu lehendabizi (zer esango dugun ardaztuz, eskemak eginez…). Ahozko azalpenetan, batzuetan, idatzizko dokumentuen aurkezpenak egiten ditugu, eta, sarritan esku-orriak eta diapositibak baliatzen ditugu geure ahozko jardunaren lagungarri.
Hala ere, beti, idatzitakoa ahoz egoki emateko, ahozko estilora ekarri behar dugu: informazio dentsitatea egokitu; sintaxia erraztu; errepikapenak, birformulazioak, indarra, baliabideak erabili…
Horrez gain, informazioa aukeratzeko eta egituratzeko erabaki asko harten ditugu, eta erabat baldintzatzen dute entzuleen ulertze prozesua. Beraz, berezibiko garrrantzia dute sarrerak eta bukaerak egokiek, diskurtsoaren enborrak, hau da garapenak. Gidatu egin behar dugu entzulea gure jardunaren barrena... Hau da, diskurtsoa egituratu egin bhar dugu ezinbestean jendaren aurrean aritzeko.