Idazten hasi aurretik...
Orain testu-generoa aukeratuko dugu. Testuaren planifikazio-fasean gaude. Zer egitura eduki behar du gure testuak?
Ikasleek ezin dute zerotik abiatu euren ahozko testua. Hala, nolako ezaugarriak dituen ikusi behar dute eta gogoeta egin, ondorioak atera, alegia.
Garrantzitsua da testu-generoaren ezaugarriak bereiztea: ipuina, deskribapena, biografia, errezeta, gailuen instrukzioa. Horretarako, honako jarduera hauek egin daitezke:
- Testu-genero bereko hiru eredu eman eta ezaugarriak atera, ikasleen partaidetza bultzatuz.
- Testu-genero desberdinetako ereduak jarri eta landuko den testu-generoaren ezaugarriak atera, besteekin alderatuz.
- Komunikazio-egoeraren ezaugarriak arbela digitalean elkarrekin zehaztu, testu-generoaren ereduak erabiliz. Komunikazio-egoera zehatz bakoitzean zer testu-genero den egokiena aukeratzeko jarduera proposatu. Gogoeta bultzatu.
- Testu-genero horren hizkuntza ezaugarri nagusiak aztertu: lexiko mota, aditza, esaldi motak, agurrak, erregistroa, elkarrizketa...