Azalpenekin zer egin? Erabili
Komunikazioa da hizkuntzaren oinarria, hizkuntza, batez ere, komunikazio tresna baita, ideiak, informazioa, datuak, iritziak transmititzeko, usteak, sentimentuak... adierazteko. Ez dugu idazten, hitz egiten... inork ez irakurtzeko edo inork ez entzuteko.
Zertarako egingo dugu ahozko azalpena? Zertarako egingo dute ikasleek euren azalpena edo eskolan eskatuko dizkiegun ahozko atazek? Jendaurrean hitz egiteko. Beraz, komunikatu egin behar dute egindakoa, hau da, hizkuntza erabili.
Grabazioa, bestalde, aukera paregabea da gure ikasleen hobekuntza antzemateko eta egindako lana ebaluatzeko, ebaluazioa, betiere, aprendizaiaren urrats gisa hartuta.