«Esaten dena nola idatzi behar den jakiteak badu bere axola. Are gehiago, ordea, egun eta gure artean, irakurtzerakoan ikusten dena nola ebaki behar den irakasteak» (Koldo Mitxelena, MEIG VII, 27. zk., 184. or)
Euskaltzaindiak Ahoskera estandarra finkatzeko arauak eman zituen (Euskara Batuaren ahoskera zaindua). Hala ere, irakas liburuek eta irakasleen eguneroko eskola-jarduneko premiek gutxieneko helduleku teoriko batzuk eskatzen dituzte prosodiaren inguruan. Gai horren inguruan aritzen da Andres Alberdik idatzitako Ahoskera liburua. Irakasleen formazioa helburu duen honetan, bi arau bilduma horiek oinarri hartuta, hizkera zainduan (maila jasoan, alegia) egoki jarduteko proposamenak aztertuko ditugu eta euskarak berezko ez dituen ohituretatik gordetzeko oharrak emango.
Horrekin batera, euskara estandarra eta Mendebaldekoa erkatuko ditugu; izan ere, gure ikasle askok mendebaldekoa erabiltzen dute eta zilegi da aldaera hori erabiltzea, beti ere maila jasoan, eta, beraz, irakasleek ere euskalki horren ezaugarriak jakin behar dituzte.
Jardueraz jarduera arituko bagara ere, formazioaren oinarria power point dokumentu hau da.