Idatzia ahozkora ekartzen. Zeintzuk dira ahozkoari laguntzen dioten estrategiak?
Ahozkora ekarri behar dugu idatziz prestatutakoa. Zein egitura du ahozko formalak?
Prozedura
Ahozko azalpena:
1) Aurkezpena:
2) Muina:
3) Bukaera:
Beraz, azalpen egoki eta on batek ahozkora ekarrita… idatzia behar du oinarri eta, gero, ahozkoari lotutako ezaugarriak txertatu behar ditugu. A atalean landutakoak ekar ditzakegu hona: ahoskera zaindua, erritmoa, azentua, intonazioa…
Baina nahikoak dira ahozko azalpen on bat egiteko? Zeintzuk dira beste ezaugarri esanguratsuak? Zerk erakartzen gaitu eta zerk aspertu erabat? Oso intonazio ona duen esatariaren aurrean egon gintezke, baina intonazioa, ahoskera... ez dira nahiko azalpen ona, dinamikoa, erakargarria… egiteko. Zer besterik behar da?
Hemen duzue ahozko azalpen bat. Hamar bat minutuan behatu bideoa eta, hiruko taldean bilduta, esan zein diren, aipatutakoez gain, ahozko azalpen on batek behar dituen ezaugarriak .
Maite Goñi https://www.youtube.com/watch?v=yJJ0ItH552Y
Ea hamar bat ezaugarri ateratzen dituzuen
Ahozkoari honako estrategia eta prozedura hauek laguntzen diote…
1…
2…
3..
4…
5…
6…
7…
8…
9…
10...
Eta estrategia horiek guztiak landu egin behar dira.
Hemen dituzue ahozko azalpen formal batean erabil daitezkeen estrategiak eta prozedurak:
Beraz, informazioa bilatu, hautatu, egokitu eta moldatuta, ahozkorako prestatu eta gero (aurkezpena, muina, bukaera) eta Maite Goñiren bideoan ikusitako estrategietako batzuk erabiliz gero... azalpen bikaina egin dezakegu.