Azentua non? Naturaltasunaren bila
Atal labankorrenera iritsi gara. Izan ere, zein da euskal azentua? Zein da azenturik egokiena?
Diapositibak aztertuko ditugu lehendabizi. Egin klik hemen.
Zein ondoriotara iritsi zarete? Andres Alberdik Ahoskera liburuan dioen bezala...
Euskalki bakoitzak, eskualde bakoitzak, baita auzo bakoitzak ere, bere prosodia du gurean, bere azentu-doinuera; modu zainduan ala zaindugabean ari garen ere, ez dugu prosodia bera erabiltzen; hiztunaren egoera eta beharra ere ez da beti bera izaten; komunikazio moldeak ere ez dira berdinak kontaketan, elkarrizketan ala irakurketan ari garen, eta, ondorioz, azentua ere ez da berdina. Ezin, beraz, arau zurrunik eman, aukerak bat baino gehiago dira eta.
Diapositibetan irakurri eta ereduetan entzun duzuen bezala, badira zenbait arau orokor. Baina irakurtzetik eta ulertzetik erabiltzera jauzi handia dagoenez, arau horiek erabiltzen saiatuko gara orain.
"(...) Hurrengo aholku hauek euskara estandarra maila zainduetan erabiltzekoak dira: irakurtzeko orduan eta eskolako hitzaldi formaletan.
Euskara estandarrean, talde prosodikoaren bigarren silaban jartzen du azentu gainartzailea; salbuespenetan, lehen silaban: “pa.ra.di.su.a, i.tu.rri / to.ki.a” Aditzari dagokionez ere oro har, jokabide nagusiari eusten zaio: 2. silaba, azentuduna." (Euskaltzaindia. Erregistroaren trataeraz)
Diapositibetan aztertutako ezaugarriak eta adibideak baliatuko ditugu azentuaren gainean aritzeko.
Prozedura:
Denok dakizuen bezala, Mendebaldeko euskaran garrantzi handia du azentuak, singularra eta plurala bereizteko balio du eta.
Azpian dituzue diapositibetan azaldutako hitzak. Eurak hartu ditugu oinarri gisa eta perpaus batzuk asmatu ditugu. Irakurri itzazue mendebaldeko azentuari buruzko ezaugarriak eta azpimarratu azentua edo indarra hartu behako lukeen silaba. Letra lodiz markatuta dituzue aztertu beharreko hitzak.
1. Azken denboralearen eraginez, lau arbola erdi erorita egon dira trenbidera jausteko zorian: lau arte dira eta basozainak mozketa lanetan aritu dira arratsaldeko zapiak arte.
2. Nire lagunarena da, baina zure lagunena dalakoan egon naiz.
3. Hona badator esaiozu itxaroten nagoela kiroldegiko atean. Ez, ez esan ezer! Badator eta!
4. Non dago Iker? Datorrela segituan!
- Zugana datorrela esan dit, trankil.
Azentuarekin egin duzuen praktikalditxo hau burutu eta gero, saiatu orain azentua aldatzen eta araua hausten. Zer gertatzen da? Ingelesez hitz egiten dugunean, esaterako, berehala ohartzen gara azentua, stressa, behar dugula, bestela, esaten ari garen berba hori ez dago ulertuko digunik… ba, euskaraz ere antzera, doinua eta naturaltasuna galtzen ditu hizkuntzak azentua behar den lekuan kokatu ezik!
Material osagarria