SARRERA

Ahoskera eta

Ahozko jardun formala

Mintzamenak berebiziko garrantzia du gaurko gizartean eta eskolak landu egin behar du. Komunikazioaren gizartean, ahozkotasunaren lanketa umeak eskolatzen direnetik eskolaldia amaitu arteko bidaia da, gerora ere jarraituko duena. Ez dugu ahaztu behar, bestalde, eskola dela ahozko hizkuntza formalaren esparrua. Beraz, irakasleoi dagokigu ahoskera zainduaren arauak ikasleei irakastea, ikasleek erritmo, intonazio, jario egokiaz ahoskatu eta irakur dezaten, egoera formaletan eta jendaurrean jarduten dutenean, ahozko testu ondo egituratuak eta eraginkorrak sortzeko gai izan daitezen.

Gune honek irakasleei zuzendutako formazio-moduluak biltzen ditu. Bertan, mintzamenaren munduan murgilduko gara, bereziki, mendebaldeko euskalkiari lotutako ahoskeraren munduan eta ahozko azalpen formalaren lanketan. Horregatik, ahoskera zainduaren arau orokorrekin batera, hainbat konparazio eta eredu ematen dira eta zubiak egiten euskara estandarraren eta mendebaldekoaren artean. Beraz, irakasleen jarduna hobetzeko ahalegin xume honek, gogoetatik abiatuta, eskolarainoko proiekzioa egin nahi du. Izan ere, guk, irakasleok, zer hobetu eta zer hartu behar dugun kontuan aztertuz gero, hobeto jakingo dugu zer eta nola eskatu geure ikasleei.

Euskal ahoskera zainduaz jarduteko, honako erreferentziazko liburu hauek baliatu ditugu: Euskara Batuaren ahoskera zaindua (Euskaltzaindia); Zenbait orientabide erregistroaren trataeraz (Euskaltzaindia); Ahoskera ( Andres Alberdi, EIMA).

Egitura

Hiru ataletan dago antolatuta:

A ATALA: AHOSKERA ZAINDUA eta PROSODIA

B ATALA: ZER EBALUATU?

C ATALA: AHOZKO AZALPENEN EGITURA. GELAKO JARDUERAK

( Modu indepentendean landu daitezke. Azpian duzue formazio bakoitzaren egitura)

A ATALA

Emailea: klautroko kide bat hizkuntza arlokoa edo hizkuntza arloko aholkulari bat.

Hartzaileak: eskolako irakasleak, arlo guztietakoak.

Denboralizazioa: 2-3 lan-saio (guztira, 4-6 ordu).

Helburuak:

    • Ahoskera zainduaren ezaugarriez jabetzea.

    • Euskara estandarraren eta Mendebaldekoaren arteko aldeez jabetzea.

    • Prosodiaren ezaugarriak lantzea.

    • Ezaugarri horiei lotutako ebaluazio adierazleak adostea.

Edukiak:

    • Ahoskera zaindua. Euskara estandarra.

    • Mendebaldeko euskararen ezaugarriak.

    • Prosodia eta haren osagaiak.

    • Zenbait jarduera praktiko.

    • Ebaluazio-adierazleak.

B ATALA

Emailea: klautroko kide bat hizkuntza arlokoa edo hizkuntza arloko aholkulari bat.

Hartzaileak: eskolako irakasleak, arlo guztietakoak.

Denboralizazioa: lan-saio bat, bi ordukoa.

Helburuak:

    • Etapaka eta mailaka erabakitzea ebaluazio- adierazlerik egokienak.

    • Etapaka erabakitzea zein diren zuzendu beharreko akatsik nabarmenenak.

    • Ebaluazio adierazleak adostea.



Edukiak:

    • Ahozkoan euskaraz egiten diren ohiko akatsak.

    • Ebaluazio-adierazleak mailakatuta.

    • Curriculumeko ebaluazio-adierazleak.

C ATALA

Emailea: klautroko kide bat hizkuntza arlokoa edo hizkuntza arloko aholkulari bat.

Hartzaileak: eskolako irakasleak, arlo guztietakoak.

Denboralizazioa: 3 lan-saio (guztira, 5-6 ordu).

Helburuak:

    • Testu idatziaren ezaugarriez ohartzea.

    • Ahozko aurkezpenen atalak identifikatzea.

    • idatzizko testutik ahozkora pasatzea.

    • Ahozko azalpena ebaluatzeko adierazleak aztertzea.

    • Ahozko azalpena ebaluatzeko etapari dagokion txantiloia sortzea.

Edukiak:

    • Testu idatzia sortzeko prozesua.

    • Testu generoaren analisia.

    • Testu idatzia ahozkora ekartzea.

    • Ebaluazio-adierazleak.

*** Webgune honetako baliabide asko Lea-Artibai eta Busturialdeko Hizkuntzaren Normalizazio taldeak sortutakoak dira. Antolaketa eta beste zenbait baliabide-jarduera, berriz, Berritzegune Nagusiko euskara arloak.