Kasu honetan, puntuek zuzen beherakor bat osatzen dute, baina ez dugu marraztu zuzena. Izan ere, zuzena marraztuko bagenu, horrek esan nahiko luke posible izango litzatekeela zuzeneko edozein balio, eta hori ez da zehatza. Bidaia-kopurua zenbaki osoa ez bada, ez da baliozkoa; ezin ditugu 2,3 bidaia egin, kasu baterako. Beraz, grafikoa puntuz osatu dugu, lotu gabe.