Bidaiatzen gabiltzanean, jatetxeetan janaria eskatu aurretik, komeni da jakitea zenbat diru gastatuko dugun. Horretarako, grafikoak eta taulak erabil ditzakegu. Jatetxean egiteko, tamalez, ez litzateke oso erosoa izango. Matematikak, baina, badu oso erreminta aproposa horretarako: ekuazioak.