Aurrekontua egin duzuenez, behar duzuen diru-kantitatea zehaztu duzue, eurotan. Diru hori dagokion txanponera aldatu behar duzue. Horretarako:
Zein da aldaketa? 1 € = ______
Badakizue diruaren balioa aldatu egiten dela egunaren arabera. Zer egunetako balioa da hori?
Adierazi taulan agertzen diren diru-kopuruen aldaketak; hots, osatu balio-taula. Pentsatu zein diren aldagai askea (x) eta mendekoa (f(x) edo y).
Adierazi grafikoki Geogebrarekin, eta txertatu hemen. Hona hemen adibide bat eta adibidea azaltzen duen bideoa.
Banketxera joan zara dirua trukatzera. Zenbat diru trukatuko duzue?
Diru gehiago ala gutxiago eman dizuete? Zergatik?
Zer da komisioa?
Bi banketxetara joan zarete galdera egitera.
A banketxeak % 1eko komisioa kobratuko dizue. Zenbat diru jasoko zenukete komisiorik ez balego? Eta % 1eko komisioarekin?
B banketxeak beste eskaintza bat egin dizue: lehenengo 100 €-engatik % 2ko komisioa, eta besterako, % 0,5ekoa. Eskaintza horrekin, zenbat diru jasoko zenukete?
Hortaz, zein banketxetara joango zarete: Ara ala Bra?
Aurreztutako diru apur bat gehiago eramatea erabaki duzue: 128,5 €.
Zenbat diru lortuko duzue A banketxean? Eta B banketxean?
Adierazi diru-kantitate horiek grafiko bidez, grafiko bakarrean. Horretarako, prestatu balio-taula bana Geogebrarekin, eta marraztu adierazpena. Zein da erantzuna? Itsatsi hemen.